api 08 Araba
Osasun Sailaren "immobilismoa" salatzeko bi greba egunetako lehena egin dute gaur Osakidetzako langileek, Lehen Mailako Arretan. Sindikatuen arabera, jarraipena %50ekoa izan da EAEn; Osakidetzaren arabera, berriz, Arabako osasun zentroetan %9,56koa izan da.
Kuartangoko bainuetxe zaharra eraberritu ostean, bost mila metro koadroko eraikina edukiz betetzeko erronka dute orain. Lehen urratsa Kuartango Lab coworking eta esperimentazio espazioa zabaltzea izan da. Etorkizunean, etxebizitza komunitarioak ere egin nahi dituzte, gazteentzat, eta talentua erakartzeko.