Gizon bat hil da Aprikanon, trenak harrapatuta

Juanma Gallego 2026ko otsailaren 23a

Hesirik gabeko pasabide batean gertatu da istripua. Argazkia: ALPHABET

Gaur 15:00ak aldera jazo da ezbeharra, bakarrik zihoan tren makina batek auto bat kolpatu eta eraman duenean. 

50 urteko gizonezko bat hil da gaur arratsaldearen hasieran Aprikanoko (Kuartango) trenbide-pasagune batean, tren makina batek gizonezkoak gidatzen zuen autoa harrapatu duenean. 

Hesirik gabeko pasabide batean gertatu da istripua, oraindik argitzeko dauden arrazoiak tarteko. Autoan zihoan pertsona bakarra zen. Ezbeharraren ondorioz, Bilbo eta Miranda Ebro arteko tren zirkulazioa bertan behera utzi du ADIFek. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago