Arabako sagardo berria gordetzen dituzten kupelak zabaldu dituzte eguerdian, lehenengo txotxarekin, Zuhatzu Kuartangon. Mikel Landa txirrindulari arabarrari egokitu zaio lana, herrialdeko hiru sagardotegien –Kuartango, Iturrieta eta Trebiñu– arduradunen babesarekin. Txotxa egin baino lehen, sagarrondo bat landatu dute kanpoan.
Benito Peciña Kuartango sagardotegiaren arduradunaren esanetan, aurtengoa "aurreko urteetan baino graduazio handixeagoa eta kalitatezkoa" duen sagardoa da.
Irudiak: PHOT.OK