Arabako sagardo batek irabazi du XV. Salon Internacional de les Sidres, SISGA sariketa. Zuhatzu-Kuartangon kokatutako Kuartango sagardotegiak irabazi du iraila amaieran ospatutako edizioa, Gijonen, Asturiasen. Su Sugar izeneko sagardoak irabazi du lehen saria, eta brontzezko domina lortu du sagardotegi bereko beste ekoizpen batek, lau mota ezberdinetako sagar arabarrekin egina.
Bi sagardoak dira Kuartangoko sagardotegian bertan ekoitziak, Benito Peciña jabeak azaldu duenez. Ospe handiko nazioarteko lehiaketa honetan hemezortzi herrialdetako kideek hartu dute parte. 68 sagardotegik guztira, eta 236 sagardo ezberdin aurkeztu dituzte lehiaketarako.
Kuartango Europa mailako Sagardo Hirien Sarearen parte da, sagardoaren eta sagarraren kultura zabaltzea asmo duen elkartea. Frantzia, Txekiar Errepublika, Portugal eta Italia dira bertako partaide, esaterako, eta baita Espainiako Estatuko autonomia erkidego batzuk ere, Asturiaso Printzerria eta EAE, kasu.