Florian katuari batu zaio Calixto

Erredakzioa 2024ko urr. 18a, 11:33

Calixto katuaren momia Kuartangon aurkitu dute. Argazkia:@FlorianKatua

Katu baten momia agertu da Kuartangoko eliza baten zaharberritze obretan.

2021eko maiatzean jaso zuten katu baten lehen momia Arabako Zaharberrikuntza Zerbitzuaren instalazioetan. Baserria berritzen ari zela topatu zuen erakundeko kide batek. Florian izena jarri zioten, jaso zuteneko egunaren santuaren omenez.

Bada, iragan urriaren 14ean, bigarren katu momifikatu bat jaso zuten Zaharberrikuntza Zerbitzuan. @FlorianKatua X kontuak berri eman duenez, Kuartangoko udalerrian zaharberritzen ari diren eliza baten armairu batean agertu da katua, momifikatua; eta argazkietan ikusten denez, oso egoera onean. Kontserbazio protokoloen arabera, hilabete egon behar da anoxian sartuta katuaren momia. Horrela, bermatuko dute sitsak edo beste zomorroren batzuk baditu ezin dituela inguruko elementuak kutsatu, eta bide batez momia kolokan jar dezaketen sitsen erasoetatik babestuko dute.

Calixto izena jarri diote Arabako bigarren katu momifikatuari, jaso duten egun santuaren omenez. 

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago