Kuartango Sagardotegia Argaz Kuartango Sagardotegia Argaz2 Kuartango Sagardotegia Argaz3 Kuartango Sagardotegia Argaz4

Kuartango Sagardotegia

Kuartango Sagardotegia logotipoa

KUARTANGOKO SAGARDOTEGIA

Sagardotegi txiki bat gaituzue. Bertan, egiten dugu sagardo naturala  Euskal Sagardo parametroen arabera, gehigarririk gabeko 100% sagar zuku ekologikoa eta goreneko sagar ozpina.

Kuartangoko antzinako bainuetxean kokatuta, hauek dira gure helburuak:

1.-  KUARTANGO SAGARDOTEGIA:   kalitatezko bermea finkatzea.

Gure produktuak lortzeko  berealdiko lehengaiak erabiltzen ditugu. Kontrola, arreta eta maitasun handiz ekoizten dugu gure sagardoa, zukua eta ozpina. Hori da bide bakarra kalitate goreneko emaitza lortzeko.

Nahiz eta sagardotegia gaztea izan,  gure tolareak 2 urte baino ez ditu, 30 urte eman ditugu sagardoa ekoizten. Prest gauzkazu zuri hoberena eskaintzeko.

Gure asmoa da urtean 50000 litro ekoiztea da eta bide onetik goaz!! 

2.- Sagardoaren interpretazio Gunea  (Horretan ari gara).

Behin sortuta, horrek ahalbidetuko du sagarraren mundua hurbilagotik ezagutzea. Izan ere, bertan ezagutaraziko dugu sagaretatik aterazen den guztia, baita nola lortzen dugun ere. Tolarea bisitatzeko aukera ere izango dugu.

Momentuz hitzaldiak, dastaketak eta txosten puntualak eskaintzen ari gara. Laster, ekintza horiek sagardo interpretazio gunearekin batuko ditugu.

Horrela eginda, gune helburuetako bat da sagarraren kultura berpiztea eta sustatzea. Euskadin eta noski Araban ere sagar eta sagardo ohitura oso errotua izan da beti baina tamalez, urteen poderioz eta laboreak ereitea lehenetsi izan denez, sagar eta sagardo ohitura  galdu egin da, batez ere Araban. Zentro hau kreatzeaz batera, tradizioa berreskuratzea,  sagarra bultzatzea, sustatzea eta merezi duen lekura bueltzatzea espero dugu

Jakinminez, ba al zenekien Araban bertan hainbat sagar mota dugula?

Zer nolako jarduerak bultzatuko dira gure zentroan?

Museo txiki bat izango dugu, hor azalduko da xehetasun handiz sagardoa ekoizteko prozesua:  sagarondoa landatzen denetik botilako sagardoa dastatzeko moduan dagoen artekoa.

Tolarean bisita gidatuak egiteaz gain,  pasteurizatzeko gunea ereikustea izango dugu…  Landa bat dugu, sagardi berezi-berezia da,  hor sagarrondo guztiak ezberdinak dira. Haien artean darteko aldeak ezagutuko dugu baita haien ezaugarri bereziak.

Bisita bukatzeko, zenbait sagar eta sagardo mota dastatzeko aukera izango dugu.  Kata horren bidez sagarrek sagardoari ematen dizkioten ezaugarriak ezagutuko ditugu,    sagardoen artean diferentzia handia dagoela ikasiko dugu, baita  nola  atera  botilari etekinik handiena.

3.-  Egiazko esperientzia gastronomikoaz gozatu nahi izanez gero, aukera paregabea duzue: SAGARDOTEGIKO MENUA!!!
Zure lehenengo bisita sagardotegi batera? Horrela bada,  hurrengo zalantza hauek  izango dituzu: ¿Nondik dator tradizio hau? ¿Zergatik bazkaltzeko orduan ez dauka nork bere platerra? ¿Zergatik hartzen du jende asko zutik jateko erabakia? ¿Zergatik edaten da kupeletatik ? ¿Ez al da nahikoa botila bat eskatzea?

Galdera horiek guztiak eta  bururatzen zaizkizunak atseginez  erantzungo  dizkizugu sagardotegiko esperientzia bikaina izan  dezazun.

Eta hori aurreko guztia gutxi balitz,  oso kontuan izan sasoiko lehengaiak erabiltzen ditugula; gurean zain izango dituzu lau kupela eta lau sagardo mota. Jatekoa ere apartekoa: egundoko bakailua, sekulako txuletoia, Idiazabal gazta zaporetsua, etxeko irasagarra…  hori  guztia bezerorik zorrotzena ere gogobetetzeko modukoa.

Esandakoa:  ESPERIENTZIA GASTRONOMIKO MUNDIALA!!

Eta BARAZKI JALEA bazara, ez kezkatu! Zuretzat ere menu berezi bat dugu. Ez zaitez gera bazkari batetik at zure inguruak “sagardotegi” bat antolatzen duen bakoitzean.

4. KUARTANGO HARANAREKIKO KONPROMISUA:

kUARTANGO bailarari lotzen gatzaizkio bertako produkotuak erabiliz eta inguruko jardueretan esku hartuz.  Produktuon artean: Añanako gatza (gure platerrak meneatzeko), Sendadianoko ardi-gazta (goxoenetan-goxoena), Pobeseko babarrunak eta gure sagardotegiko ikurra den bertako Terreña motako behia ahaztu gabe.

Hori guztia eta gehiagoxe bai sagardo-sasoian baita sasoitik at ere (babarrun janak, dastatzeko menua)   (babarrun jana, dastatzeko menua…)

Gainera, gure zentroan leku txiki bat erreserbatu nahi dugu Kuartangoko bainuetxea nabarmentzeko!  Izan ere, bainuetxean bertan gaude kokatuta eta aurrekoari ere zor diogu begirunea.

KALITATEZKO GASTRONOMIA, NATURA EDERRA, KULTURA… zure esku dago paregabeko esperientzia ereman dezazun.

Hau guztia irakurrita, zalantzarik izanez gero gurekin harremanetan jarri, zure esanetara baikaituzu!

TXOOOOOOOOTX!!!! eta gozatu!!!

BISITA BIRTUALA: 

Kokapenaren mapa