Hartza ehizatu dute Kuartangoko inauterian

Erredakzioa 2024ko ots. 4a, 18:34

Euskal Herriko hainbat inauterietan ohikoa da Hartza, Kuartangon kasu. Larunbatean, ehizatu eta herriko plazara eraman dute, Arrianoko Atsoaren aurrean.

Herriko intimitatean ospatu dituzte Kuartangon herri inauteri tradizionalak eta Agate Deuna, aspalditik bat egiten dutelako ospakizunek bailaran. Goizean, herriko txikienak eskean atera dira, etxez etxe, Agate Deunaren koplak abestuz. Arratsaldean, berriz, Hartzaren bila atera dira kuartangarrak, inauterietako larru, joare eta mozorroak jantzita. Ehizatu ondoren, artzaiak katez lotuta eraman du herriko kaleetatik, porreroak zainduta; eta bainuetxearen plazan, suaren inguruan, biribilean jarri dira denak, herriko autoritateen aurrean, dantzan eta kantuetan, Arrianoko Atsoak ardoa berotzen zuen bitartean.

Argazkiak: PHOT.OK

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago