Arabako Foru Aldundiak argitara eman ditu Arabako udal guztien aurrekontuen likidazioen datuak, baina zerrenda horretan ez dira bi udalerri ageri: Gaubea eta Kuartangoko udalak, hain zuzen. Hori salatu du EH Bilduko batzarkide taldeak, eta hainbat galdera erregistratu ditu idatziz erantzuteko, udal horietako datuak zergatik ez diren agertzen galdetuz. Gainera, jakin nahi du ea Arabako Foru Aldundiak bi udal horien likidazioak eskatu dituen eta noiz egongo diren eskuragarri.
"Indarrean dagoen araudiaren arabera, udalek hurrengo urteko martxoaren 31a baino lehen egin behar dute aurrekontuen likidazioa, eta horren berri eman behar diote udalbatzari. Horregatik jakin nahi dugu zergatik abuztuan egonda ez diren agertzen Gaubeako eta Kuartangoko datuak", adierazi du Iñaki Ullibarri EH Bilduko
batzarkideak.