Motorzale bat hil da gaur egurdian Kuartangon izandako istripu batean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, errepidetik atera da, eta malda batetik behera erori. Kolpearen ondorioz, tokian bertan hil da.
Istripua 12:40an gertatu da, A-3314 errepidean, Kuartango parean, Izarrarako bidean.Oraindik zer gertatu den ikertzen ari direla azaldu du Ertzaintzak azaldu duenez. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute motor gidaria suspertu.