Denboraldi eta kurtso berria hasteko Miren Narbaiza aka MICE musikaria etorri zaigu B-ALEAko estudiora.
Naturarekiko lotura, nekazaritza ekologikoa, euskara eta feminismoaren inguruan bizi izan da Rosa Diaz de Garaio (Okariz, 1956). Orain ere hala bizi da, beste patxada batekin, baina ahal duen gisan laguntzen. Elkarrizketa zumitza lantegian izan da, Garaionen. Ordu eta erdiko solasaldia bukatzerako, hamarnaka adar garbitu ditu laban txiki batekin kontu kontari.