Nuria Fernandez de Arroiabe: "Erabakitzeko eskubidea gauzatzea da Erain Debagoienak bilatzen duena"

Mirian Biteri 2016-03-17 10:04   Politika  Gorbeialdea  Aramaio

Nuria Fernandez de Arroiabe: "Erabakitzeko eskubidea gauzatzea da Erain Debagoienak bilatzen duena"

Gure Esku Dago oinarri hartuta, urrats berria egin dute Aramaion. Erabakitzeko eskubidea bermatzeko Erain Debagoiena elkartea sortu dute, Debagoieneko gainerako herriekin elkarlanean. Dagoeneko badute galdeketa egiteko eguna: ekainaren 12a.

Sasienpresa sare bat Araban: 54 urteko kartzela eskatzen dute Alfredo de Miguelentzat

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2016-03-15 09:58   Politika

Sasienpresa sare bat Araban: 54 urteko kartzela eskatzen dute Alfredo de Miguelentzat

Arabako fiskaltzak 54 urte eta 9 hilabeteko zigorra eskatu du Alfredo de Miguel EAJko probintziako bigarren pertsona garrantzitsuena izandakoarentzat. Legez kanpoko komisioak kobratzea, kapitalak zuritzea eta eragin-trafikoa leporatzen dizkiote, besteak beste.

Martxoaren 3ko pankarta batengatik, Baskoniako bi zale identifikatu dituzte

Erredakzioa 2016-03-11 15:00   Politika  Gasteiz

Martxoaren 3ko pankarta batengatik, Baskoniako bi zale identifikatu dituzte

 

Gertakaria salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Indar Baskoniako kideek. ‘Martxoak 3: egia, memoria eta justizia’ zuen goiburu pankartak.

Eduardo Terroba: "Enplegua da Oiongo arazo handiena, eta horretara bideratuko dugu esfortzua"

Mirian Biteri 2016-03-10 11:30   Politika  Arabako Errioxa  Oion

Eduardo Terroba: "Enplegua da Oiongo arazo handiena, eta horretara bideratuko dugu esfortzua"

EH Bildu eta PSE-EE alderdien babesa jaso ostean heldu zen alkatetzara Eduardo Terroba. Udalaren barne funtzionamendua ezagutu ostean, proiektu txikiak aurrera ateratzeko, eta, bereziki, langabezia tasa murrizteko lanean dihardu jelkideak.

Trebiñuk Arabara batzeko beste saiakera bat egingo du

Erredakzioa 2016-03-09 11:40   Politika  Trebiñu

Trebiñuk Arabara batzeko beste saiakera bat egingo du

Udal talde politiko guztiak, PP salbu, proposamenaren alde agertu dira. Eusko Legebiltzarrak bideratutako Lege Organikoa eramango dute Espainiako Kongresura.

Frankismoaren biktimak, inpunitateaz

S. Fdz. de Aranguiz / A. Amenabar 2016-03-03 09:36   Politika  Gasteiz

Frankismoaren biktimak diren Aitzol Azpirozek, Agurtzane Juanenak, Andoni Txaskok, Josefina Lambertok, Mauricio Rodriguezek eta Pili Zabalak inpunitatea nola bizi duten azaldu dute.

"Zigorgabetasunarekin bukatzea da biktimok behar duguna"

E. Larreina, I. Larramendi eta I. Perez 2016-03-02 17:52   Politika  Araba

"Zigorgabetasunarekin bukatzea da biktimok behar duguna"

Nerea Martinez, 1976ko martxoaren 3an hil zuten Pedro Mari Martinez Ocioren iloba eta Martxoak 3 elkarteko kidea, Alea FM irratsaioan izan zen.

Gaztelari planto, eta zergak bere kabuz bilduko ditu Trebiñuk

Itsaso Estarrona 2016-03-02 10:00   Politika  Trebiñu  Trebiñu

Gaztelari planto, eta zergak bere kabuz bilduko ditu Trebiñuk

Burgosen esku utzi ordez, Konderriko Udalak egingo du diru-bilketa, enpresa pribatu baten bidez.

40 urteko "inpunitatearen" kontrako jardunaldiak

Anakoz Amenabar 2016-02-29 12:57   Politika  Gasteiz

40 urteko "inpunitatearen" kontrako jardunaldiak

Martxoaren 3ko gertakarien 40. urtemugan, "Egia, Justizia eta Erreparazioa" nazioarteko jardunaldiak antolatu dituzte gaur eta bihar.

 

Ume baten begietatik

Anakoz Amenabar 2016-02-26 11:29   Politika  Gasteiz

Ume baten begietatik

Martxoaren 3ko gertakariak eta garaiko borrokak gerturatuko dituzte memorialaren bitartez. Asteazkenetik aurrera bisitaldiak izango dira Zaramagan.

Trebiñuren erabakiak baliogabetu nahi ditu Gaztelak

Itsaso Estarrona 2016-02-23 14:56   Politika  Trebiñu

Trebiñuren erabakiak baliogabetu nahi ditu Gaztelak

Nekazaritza, elurteak, garraioa eta zergen inguruan Konderriak egindako eskaerak "legez kanpokotzat" hartu ditu Juntak

 

"Historikoa izan da aurrekontuekin lortu dugun akordioa"

Erredakzioa 2016-02-17 20:00   Politika  Gasteiz

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea elkarrizketatu dute Hamaika Telebistako Esatea Libre saioan. Askotariko gaiez aritu dira berarekin.

EAJk irabaziko lituzke EAEko hauteskundeak, Podemos bigarren

Erredakzioa 2016-02-16 12:04   Politika  Araba

EAJk irabaziko lituzke EAEko hauteskundeak, Podemos bigarren

Araban, EAJ eta Podemosen arteko berdinketa emango litzateke. Datuak Eusko Jaurlaritzaren Hauteskunde Autonomikoetarako Boto Aurreikuspenari buruzko txostenatik atera dira.

Maroto eta Alonso epaituko dituzten auzian fiskaltza erretiratu egin da

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2016-02-15 09:14   Politika

Maroto eta Alonso epaituko dituzten auzian fiskaltza erretiratu egin da

Alfonso Alonso eta Javier Maroto epaituko dituzte apirilaren 11n Gonzalo Anton enpresariarekin merkatuko prezioen gainetik zegoen kontratu bat sinatzeagatik.

Israelgo enbaxadoreari protesta artean egin diote harrera Eusko Legebiltzarrean

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2016-02-09 18:41   Politika

Israelgo enbaxadoreari protesta artean egin diote harrera Eusko Legebiltzarrean

Israelgo enbaxadore Daniel Kutnerren bisita izan du eguerdian Eusko Legebiltzarrak. Segurtasun eta protesta ugarien artean, Parlamentuko atzeko atetik sartu behar izan da Espainiako erresuman entitate sionistak duen ordezkaria.