Lopez de Uralde berreskuratu dute hautagaitzat

Erredakzioa 2024ko mar. 8a, 09:50
Garridok eta Lopez de Uraldek aurkeztu dute koalizioa. Argazkia: PODEMOS

Elkarrekin Podemos eta Alianza Verde alderdien arteko koalizioan Arabako zerrendaburua izango da Lopez de Uralde.

Pilar Garrido EAEko Podemosen koordinatzaile nagusiak eta Juantxo Lopez de Uralde Alianza Verderen koordinatzaile federalak EAEko hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko akordioa aurkeztu dute.

Horren arabera, Juantxo Lopez de Uralde izango da Elkarrekin Podemoseko zerrendaburua Araban. Alderdi berdearen koordinatzaile federalak esan du "garrantzitsua" dela "leialak izatea zurekin leiala izan denarekin".

Garridoren arabera, Elkarrekin Podemos Alianza Verde da "benetako alternatiba baten alde egiten duen indar politiko bakarra", eta "ezkerretik gobernatzeko beharra" defendatzen duela babestu du, "politika ausartak egiteko".

EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean onartutako klima aldaketaren legearen aurka azaldu dira koalizio berriko kideak, "oligopolioaren interesetara makurtzen den apustu ekologista" delakoan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide