Jose Antonio Ardanza Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia hil da

Erabiltzailearen aurpegia Gotzon Hermosilla 2024ko api. 8a, 17:31

Ardanza 1985etik 1999ra aritu zen lehendakari. Argazkia: IREKIA

Carlos Garaikoetxeak dimisioa eman ondoren heldu zen lehendakaritzara, eta 1985etik 1999ra zuzendu zuen Jaurlaritza. PSErekiko koalizioek eta Ajuriaeneko Itunak ezaugarritu zuten haren agintaldia. 83 urte zituela hil da. 

Jose Antonio Ardanza Eusko Jaurlaritzako lehendakaria gaur hil da, bere etxean. Hala baieztatu du EAJk sare sozialetan: «Jose Antonio Ardanza Garro gaur zendu da, Kanalan, etxean. Min eta atsekabe handiz hartzen dugu berri hau. EAJ-PNV osatzen dugun gizon eta emakumeok gure doluminak luzatu nahi dizkiegu bere emazteari, Mari Glori Urtiaga, alaba-semeari, Nagore eta Aitor, eta familia osoari. Goian bego Ardanza Lehendakaria, pertsona ona, zintzoa, bakezalea, jeltzalea, abertzalea». 1985etik 1999ra bitartean izan zen lehendakari, Carlos Garaikoetxearen lekukoa hartuta. Aurrez, Arrasateko alkatea (Gipuzkoa) izan zen, eta baita Gipuzkoako ahaldun nagusia ere.

(...)

Albiste hau BERRIAk argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu osorik ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago