Martxan da 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde porra

Erredakzioa 2024ko api. 16a, 18:00

Apirilaren 21ean izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Asmatu Arabako emaitzak eta irabazi Errigora saski bat.

Bertan dira 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Alderdi politikoak botoa eskuratzeko lehian murgilduta daude, herritarrak botoa zeini dagokion erabakita edo erabakitzeko bidean, ikerketa zentroak estatistikekin eta hedabideak agintaldiak eratzeko zein akordio lortuko diren aurreikusi nahirik.

Zuk ere iritzia eman nahi al duzu? Zer gertatuko da apirilak 21eko hauteskundeetan? Nola banatuko dira jokoan dauden jarlekuak? Parte hartu antolatu dugun porran eta irabazi Errigora saski eder bat.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide