Azken agur instituzionala eman diote

Erredakzioa 2024ko api. 10a, 13:02

09:45ak aldera iritsi da hilkutxa Ajuriaenera. Argazkia: IREKIA

Ajuriaenea jauregiko Euskadi aretoan jarri dute Jose Antonio Ardanzaren hil kapera. 

Astelehenean zendu den Jose Antonio Ardanza lehendakariaren omenezko hil kapera Ajuriaenean jarri dute gaur goizean. Jauregiko Euskadi izeneko aretoan paratu dute hilkutxa. Aretoa 14:00ak arte utzi dute irekita, arratsaldean azken agurra Elorrion eman arte.

Besteak beste, Iñigo Urkullu egungo lehendakariak, haren emazte Lucia Arieta-Araunabeñak, eta Ardanzaren seniderik gertukoenek egin diote harrera, Jaurlaritzak ohar batean zabaldu duenez.

Ajuriaeneko Euskadi aretoan jarri dute hil kapera. Argazkia: IREKIA

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago