Gaurko egunez 1970ean
Aguraingo frontoi estalia 1970eko urriaren 4an ireki zuten, herriko jaietan. Garai hartako kronikek jaso dutenez, Arabako pilotaren "urrezko letraz idatzitako" data historikoa izan zen. Gainera, frontoi eta kiroldegi "moderno eta funtzional" gisa diseinatu zuten, pilotaleku luzeko modalitateak hartzeko eta nazio mailako txapelketak antolatzeko aukera izateko. 1970eko lehen partida horretan, Madrid eta Arriaran II bikoteak 22-18 irabazi zion Barberito eta Naldari. Ondoren, Compañonek eta Arruabarrenak 22-14 garaitu zituzten Chiquito de Bernedo eta Aierbe. Aguraingo pilotari ohi Marcelo Zerainek ohorezko sakea egin zuen, eta halaber "Agurainerako eta Arabako pilotarako egun garrantzitsua" izan zen horretan epaile lanak egin zituen. Pilotariek jokaldi politak eta ausartak egin zituzten eta akrobazia ugari. Txalo zaparrada jaso zuten.
Eta gainera... |
|
tra
|
1919ko irailaren 30ean Federacion Catolica Agraria de Alavaren barruko nekazari elkartea sortu zen. Nekazarien interesak defendatzea eta Arabako nekazaritza produktuen salmenta bultzatzea zituen helburu.. |
|
|
2023ko irailaren 3ean Udalak omenaldia egin zion Lope de Larrea ikastolari, haren 50. urteurrenean. Ikastola 1973-74 ikasturtean sortu zuten, euskarazko hezkuntza berreskuratzeko hainbat familiaren ekimenetik. |
|
|
1980ko urriaren 4an ETAk hiru guardia zibil hil zituen. Jaiak bertan behera geratu ziren. Poliziak herria erabat inguratu zuen eta miaketa ugari egin ziren. Atxilotu zituzten herritar askok tortura gogorrak salatu zituzten. |