Goiz zen, goiz-goizean abiatu nintzen zuregana. Memento horretan ez zinen oraino ailegatu. Dena den, jarraitu nuen, zuen usaina hor zegoen eta, hezetasunak eta behe-hodei mistikoek indartzen dutena.
Hitzorduaren tokiko apaingarriak ederrak ziren: belarra negarrez, armiarmen konpasak ihintzaz blai, usaina xarmankia, harrizko erraldoiak aurrean beti bezala, eta zerua? Nolakoa? Zuk badakizu, zure begiek salatzen baitute.
Eta halako batean, txaf!, hor zeunden. Harrituta geratu nintzen. Ez, itsu. Ez. Ezagutzen duzu irudi hori non gauean orkatz bat gurutzatzen den auto batekin? Bada, horrela.
Tira, orain etxera, berriz lo egitera edo esnatzera, ez dakit.
Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.