Aldundiak eta Udalak 3.600.000 euro baino gehiago bideratuko dituzte Baskonia eta Alavesentzat

hirinet 2013-03-13 11:49   Kirola baskonia-eta-alaves

Arabako Foru Aldundiak zein Gasteizko Udalak Bakonia eta Alaves kirol talde profesionalak diruz hornitzen jarraitzen dute. 2013an 3.600.000 euro baino gehiago jasoko dituzte erakunde publikoetatik.

Arabako Herri Lasterketa 9.zirkuitua

hirinet 2013-03-12 11:16   Kirola

arabako-herri-lasterketa

Arabako Herri Lasterketa 9.zirkuitua martxoaren 17an hasi egingo da Lantziego eta Murgia, Gasteiz, Kanpezu, Ribabellosa, Lagran eta Armentiatik pasa ostean, ekainaren 16an Araian amaitu egingo da.

Pou anaiak Patagoniako Torre mendian

hirinet 2013-02-26 12:56   Kirola pou-anaiak-torre-mendia-2Pou anaiek Argentinako Patagonian kokatzen den Torre mendiaren gailurrera heltzea lortu dute. Iker eta Eneko 3.133 metroko gailur ospetsura iritsi dira eta “munduko politena” dela adierazi dute euren web gunean.

Ivan Fernandez lasterkaria: “Lasterka egitea gogorra da, baina ilusioa da nire motibazio nagusia"

hirinet 2013-02-18 11:45   Kirola ivan-fernandez-txikiaEguerdiko hamabietan hitzartu genuen zita Gasteizko lasterkarien toki sakratua den “El Prado” izeneko parkean. Halaber, ordua baino lehen etorri da Ivan Fernandez lasterkari gasteiztarra bere maisu den Martin Fiz handiarekin batera. Goizeko entrenamendu saioa amaituta, berarekin solas egin nahi izan dugu bertatik bertara ezagutzeko.

Maccabi talde israeldarrari boikota

hirinet 2013-02-13 09:21   Kirola

maccabiri-boikota-2

Otsailaren 28an Tel Aviv-eko Maccabi saskibaloi taldea Baskoniaren aurka arituko da Gasteizen. Hori dela eta, talde israeldarra gure hirira etorri den beste hainbat alditan bezala, taldea “gerra krimenen laguntzailea” izateagatik boikota egiteko deialdia eta ekintzak antolatu dira. Honen guztiaren berri izateko Euskal Herria- Palestina Sareko kide den Koldo Alzolarekin hitz egin dugu.

Eskiaren xarma, Josu Erkizia eta Peru Sansinenearekin solasean

hirinet 2013-02-06 11:32   Kirola eskiaren xarmaPasa den asteburuan, eskia maite dutenek bi zita garrantzitsu izan zituzten; alde batetik, Baqueira Beret-en burutzen den iraupen eskiko 42Km-ko “34 Marxa Beret” izeneko proba ospetsua eta bestetik Luz Sant Sauveur-en hasten den bi eguneko mendi eskiko “Open Altitoy Ternua” bikote proba, hau da, mendira eskiekin igotzea eta jaistea, aurten “Grand Course” zirkuitu barruan kokatua zegoelarik (Europako mendi eskiko lasterketak). Lasterkariek larunbatean 2000 metroko desnibel positiboa burutu zuten eta igandean berriz, 1700 metrotakoa.

Kirol turismoa: Walking & running

hirinet 2013-01-31 13:54   Kirola salburua-lasterkariaHirian antolatzen diren lasterketa ugariak bitarteko paregabeak dira Gasteiz hiriaren edertasuna bertatik bertara ezagutzeko, halaber, orain hiriaz gozatzeko eskaintza are eta gehiago zabaldu da. Izan ere, hiriburuan zehar lau ibilbide diseinatu dira turismoa eta kirola uztartuz, oinez eta lasterka hain zuzen ere.

Mendi Film jaialdiaren V. edizioko onena Gasteizen

hirinet 2013-01-24 13:09   Kirola

MENDITOUR-VITORIA-cartel2012an Mendi Film Festival-ek Gasteiztik Bilbora alde egin zuen, lau urtez gure hirian ospatu ostean. Bosgarren edizioa abenduan ospatu zen Bilbon, eta mendia ardatz duen jaialdi honen film onenak ikusteko aukera heldu zaigu Mendi Tour izeneko ekimenari esker.

Zein zapatilak dira aproposak niretzat?

hirinet 2013-01-02 12:01   Kirola

zapatilak4

Egilea: Mikel Villarrolain

 

 

Kolore disdiratsua dutenak, marka jakin batekoak, lasterkari profesionalen berberak, politenak, dendako merkeenak edota garestienak… Zeren baitan aukeratzen ditugu? Zein oinarrirekin?

Olaizola II 22, Bengoetxea VII 9

hirinet 2012-12-18 08:59   Kirola pelotafinalaAurtengo lau t’erdiko txapel preziatua, Aimar Olaizola goizuetarrak jantzi zuen hain ona izan ez zen partida baten ondoren, non Oinatz Bengoetxea leitzarra ez zen gai izan txapelketa honetan erakutsitako maila emateko.

Lau t’erdiko finala Ogetan

hirinet 2012-12-11 09:51   Kirola PELOTA-ABUZTUAK-4-1Azken orduko atzerapenik ezean, azkenean igande honetan jokatuko da lau terdiko final handia. Izan ere, lehenik Aimar Olaizolak lepaornoko mina zuela eta atzerapena eskatu zuen, eta jada arazorik ez zegoela zirudienean, Oinatz Bengoetxea birus batek jota gaixotu zen, honek ere aste beteko aplazamendua eskatuz.

Gasteizko 35. Maratoi erdia

hirinet 2012-12-10 09:42   Kirola maratoierdiaIritsi da beste behin ere urteroko zita garrantzitsu eta ospetsua, igande honetan, hilak 16, ilusioz beteriko milaka korrikalari izango dira Mendizorrotzako irteera puntuan. Izan ere, antolatzaileen esanetan, aurten parte hartzaile errekorra espero dute 3600 lasterkariren zifrara iritsiz. Honela, korrikalari bakoitzak bere erronka propioa izango duen arren, batez ere Gasteizko kaleez, giroaz, kirolaz eta jendearen animoez gozatzeko egun paregabea da.

Zuk zergatik ez…?

hirinet 2012-12-04 11:11   Kirola lasterkaKirola gustatzen zaizula? Lana dela eta denbora gutxi duzula? Langabezian zaudela? Ez dakizula zein kirol praktikatu? Sasoi fisikoan jarri nahi duzula? Kilo batzuk galdu nahi dituzula?

Hona hemen zuretzat egokia den kirola: inolako polikiroldegirik behar ez duena; hiriaz eta bere inguruaz gozatzeko aukera emango dizuna; aire garbia arnastuz zure birikak elikatuko dituena; bakarka, taldean edota bikotearekin burutu dezakezuna; zure etengabeko kezka eta estresa baretuko duena eta horiei aurre egiteko motibazio eta ideiak emango dizkizuna; barne lasaitasun eta ongizatea sorraraziko dizuna…

Mintzatzen ari natzaizun kirola, LASTERKA da!

Juanan ‘Konpa’ pilotari arabarrak ez du momentuz zesta-punta profesionala utziko

hirinet 2012-10-16 16:34   Kirola

KONPA-txiki20 urte igaro dira Juan Antonio Compañon ‘Konpa’-k Mendizorrotzako Olabe pilotalekuan debuta egin zuenetik. Hasiera batean, zesta-punta profesionalari agur esatea erabaki zuen arren, oraindik eutsi egingo diola erabaki berri du. Hirinet-ek berarekin hitz egin du, bere ibilbide profesionalari errepaso egiteko asmoz.

Bengoetxea VI.a-Begino eta Irujo-Barriola bikoteek jokatuko dute Andra Mari Zuriaren finala

hirinet 2012-08-08 15:57   Kirola pelota-orokorraGasteizko jaietako pilota feriaren bigarren eta hirugarren jardunaldiek aurtengo torneoaren finala zein izango den erabakita utzi dute. Iazko garaileak izango ditugu alde batetik, Oinatz Bengoetxea eta Aritz Begino hain zuzen, eta Juan Martinez de Irujo eta Abel Barriola bestetik, euren finalerdietan nagusitu ostean.

Aimar Olaizola, nagusi banakako finalaren errebantxan

hirinet 2012-08-06 13:27   Kirola PELOTA-ABUZTUAK-4-1Aimar Olaizola izan zen garaile Gasteizko jaietako pilota feriako irekiera suposatu zuen aurtengo buruz-burukoaren errebantxan. Irujo eta bere arteko lehiak pilotaren klasiko bihurtu dira jada azken urteotan, eta hereneguneko partidan ikusitakoak horren zergatia erakutsi zuen beste behin. Ikusleen kopurua partiduaren mailari erreparatuz gero espero zitekeena baino dexentez apalagoa izan bazen ere, pilotalekura bertaratutakoak pozik geratuko ziren bi nafarrek emandako ikuskizun politarekin.

Olaizola II.a eta Irujo, Gasteizen aurrez aurre

hirinet 2012-08-04 13:10   Kirola pelota txapelketaAbuztuak 4, arratsaldeko 6ak pasatxo eta ehunka pertsona bilduta Gasteizko txoko ezagun batean. Ez, ez gara Zeledonen jaitsieraz ari. Askoren harridurarako, Andra Mari Zuriaren enparantza lepo egongo den une berean, aurtengo buruz burukoaren errebantxak piztuko du aurtengo jaietako pilota feriaren lehenengo suziri handia.

Lau arabar dominaren bila arituko dira Londreseko Olinpiar Jokoetan

hirinet 2012-07-27 11:17   Kirola

 

maider-unda1

Maider Unda borrokalariak, Sugoi Uriarte judokak eta Eli Pinedo eta Patri Elorza eskubaloi jokalariek gaur bertan Londresen hasiko diren Olinpiar Jokoetaraino eramango dute Araba. Lauren asmoa kirolari batentzako hitzordu garrantzitsuenean parte hartzea izango da eta zergatik ez, domina eskuratzea.

Munduko Triatloi Txapelketa Gasteizen

hirinet 2012-07-23 18:46   Kirola triatlonDatorren igandean, uztailaren 29an, nazioarte mailako kirolak hitzordu garrantzitsua izango du Gasteizen, Munduko Triatloi Txapelketa ospatuko baita. Distantzia luzeko lasterketa izango da eta 4 km igerian, 120 km bizikletaz eta beste 30 km korrikan egingo dituzte parte hartzaileek.

Tatamiko izar gazteak

hirinet 2012-06-26 12:32   Kirola karate_2Osu... formal, formal hurbildu dira karateka gazteak elkarrizketa egiteko prest dugun gelatxora. Diziplina eta errespetua dira borroka-arte honen ardatz; horrela erakutsi dute kimonoa jantzi eta tatamian sartu bezain pronto.