Erakusketa berria bisitatu daiteke Europa Jauregian. Joan den ostiraletik otsailaren 25era bitartean, Kirolaren mitoak ikusteko aukera izango dugu. Berri bikaina eta interesgarria kirola maite dutenentzat. Erakusketan, estatu mailako zein nazioarteko kirolari ospetsuen hainbat artikulu ikusi ahalko dira.
Futbolaren, txirrindularitzaren, saskibaloiaren, motorraren eta bestelako kirolekin lotutako artikulu ugari ikus daitezke; adibidez, Myke Tyson boxeolariaren eskularru batzuk, Kobe Bryant saskibaloi izarraren arropa, Rafa Nadal tenistaren artikuluak edo Andres Iniesta futbolariaren 2010eko Mundu Txapelketako bota bat.
Artikuluen ospea dela eta, antolatzaileek espero dute makina bat jendek bisitatuko duela erakusketa. Gainera, erakusketa bertako historiaz eta kulturaz osatzeko, tokiko kirolariekin lotutako elementu mordo bat badaude ere, besteak beste: Baskonia, Deportivo Alaves, Araski, Badaiotz, Juanito Oiarzabal, Almudena Cid, Lorena Gurendez, Paula Oribe, Salma Solaun, Martin Fiz, Konpa, Igor Gonzalez de Galdeano, Sergio Dinamita Sanchez...
Erakusketa astelehenetik larunbatera izango da ikusgai: goizez, 10:30etik 13:30era; eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Igandeetan, 10:30etatik 13:30etara egongo da zabalik.