Alavesek aldundiaren babesletza berreskuratu du

Erredakzioa 2024ko urt. 10a, 17:59

Kamiseten sorbaldan agertuko da aldundiaren publizitatea. Argazkia: ALAVES

Foru erakundeak taldeari 300.000 euro emango dizkio publizitatearen truke.

Arabako Foru Aldundiak Deportivo Alavesen babesletza berreskuratuko du denboraldi honetan, ALEAk jakin duenez. Bi erakundeen artean sinatutako hitzarmenaren arabera, aldundiak 300.000 euro emango dizkio kirol taldeari lehen mailako bigarren denboraldian aldundiaren publizitatea agertzeagatik. Marka zehazki zertan izango den ez dute argitu hitzarmenean, "AFAren publizitatea egotea" baino ez delako aipatzen. 

Babesletza nagusia kamisetaren alde batean marka egoteagatik izango da. 200.000 euroan zenbatetsi dute publizitate hori. Horrez gain, paseoko ekipazioetan ere marka egongo da (50.000 euro). Azkenik, prentsa aretoko atzeko aldean zein markagailuetan ere agertuko da aldundia, bakoitzagatik 25.000 euro ordainduta.

Besteak beste, 2016/17 denboraldian aldundiak kamisetaren marka nagusia izan zuen, Rioja Alavesa logotipoarekin eta atzeko aldean Visit Araba/Alava esaldiarekin.  Atzeko lelo hori 2017/08 denboraldian mantendu zen, eta geroko denboraldietan sorbaldara igaro zen. 2021ean, berriz, diputazioaren marka kamisetatik desagertu zen, erakundeak aurreko urtean emandako 600.000 euroko babesletza berritu ez zuelako. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago