Gure Kirola Sarien III. edizioak 57 aitortza banatuko ditu

Erredakzioa 2024ko urt. 30a, 11:00

Ane Lopez de Uralde zinegotzia eta Ana del Val diputatua. Argazkia: Gasteizko Udala

Kirolari eta elkarte arabarrak sarituko dituzte otsailaren 8an Anne Igartiburuk aurkeztuko duen ekitaldian. Roberto Diaz del Palomar, Eneko Llanos, Majida Maayouf eta Sergio 'Dinamita' Sanchezek urrezko intsignia jasoko dute.

Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak Gure Kirola Sarien hirugarren edizioa antolatu dute, 2023an zehar Gasteizko eta Arabako kirol arloan "merezimendu handiak" lortu dituzten pertsonak eta elkarteak aitortzeko, bai eta enpresa laguntzaileen eta etorkizun handiko kirolarien ekarpena saritzeko ere.

Astelehen honetan, prentsaurreko batean, ekitaldia aurkeztu dute Ana Lopez de Uralde Kirol zinegotziak eta Ana del Val Kultura eta Kirol diputatuak. "Hitzordua sendotu egin da gure hiriko ekitaldien egutegian, eta gure kirolariekiko harrotasuna erakusteko eta haien ahalegina aitortzeko modua da", aldarrikatu du Lopez de Uraldek.

Otsailaren 8an, ostegunean, Anne Igartiburu telebista aurkezle ezagunak zuzenduko du sari banaketa festa, 19:00etatik aurrera Europa Kongresu Jauregiko Maria de Maeztu aretoan. Ekitaldira joan nahi dutenek, esteka honen bidez erreserbatu ahal izango dute plaza.

Guztira, 32 pertsona eta elkarte sarituko dituzte, urrezko, zilarrezko eta brontzezko intsigniekin. Bestalde, 17 gaztek "etorkizun handiko kirolarien" aitortza jasoko dute. Eta, hirugarrenik, zortzi enpresa sarituko dituzte lurraldeko kirolari eskainitako laguntzagatik.

SARITUEN ZERRENDA

Urrezko intsignia
  • Roberto Diaz del Palomar – Futbola – Nazioarteko epaile erretiratua.
  • Eneko Llanos – Triatloia - Erretiratuta (Espainiako txapelduna 2021ean).
  • Majida Maayouf - Atletismoa - Espainiako errekor absolutua emakumezkoen maratoian.
  • Sergio Dinamita Sanchez - Boxeoa – Kickboxinga - Munduko txapelduna (Wako).
Zilarrezko intsignia
  • Ane Ibañez Monton - Euskal pilota - Ezker hormako frontoia Munduko Txapelketa (3.).
  • Nagore Martin de la Cal - Euskal pilota - Ezker hormako frontoia Munduko Txapelketa (3.).
  • Salma Solaun Campos - Gimnasia – Erritmikoa- Europako Txapelketa (3.).
  • Agurtzane Egiluz Ibarguren - Gurpildun aulkiko saskibaloia - 3. postua Europako Txapelketan.
  • Naiara Rodriguez Resa - Gurpildun aulkiko saskibaloia - 3. postua Europako Txapelketan.
  • Laura Ugarte Valeta - Gurpildun aulkiko saskibaloia - 3. postua Europako Txapelketan.
  • Anne Fernandez de Corres Del Rio - Zazpiko errugbia - 2. postua Europako Txapelketan.
  • Biribildu - Gimnasia - Kirol arloko aerobika - 3. postua Europako Txapelketan.
Brontzea
  • Peio Añarbe - Neguko kirolak - Iraupen-eskia - Espainiako txapelduna 21 km- tan. Estilo klasikoa.
  • Gontzal García Vez - Neguko kirolak - Curlinga - Espainiako txapelduna gizonezkoen kategorian.
  • Manu Garcia Román - Neguko kirolak - Curlinga - Espainiako txapelduna gizonezkoen kategorian.
  • Garoa Martinez - Halterofilia - Espainiako txapeldun absolutua.
  • Oier Lazkano - Errepideko txirrindularitza - Espainiako txapelduna Elite Pro kategorian.
  • Laura Banko San Juan - Atletismoa - Aire zabaleko pista. Espainiako txapeldun absolutua (100 m hesiak).
  • Tessy Ebosele - Atletismoa - Aire zabaleko pista -Espainiako txapeldun absolutua (luzera).
  • Roberto Tobillas - Boloak - Hiru oholtzar - Espainiako txapelduna banaka.
  • Francisco Corcuera - Boloak - Hiru oholtzar - Espainiako txapelduna binaka.
  • Miguel Angel Narbona - Boloak - Hiru oholtzar - Espainiako txapelduna binaka.
  • Pablo Corres Alvarez - Gimnasia - Kirol arloko aerobika - Espainiako txapelduna.
  • Irati Quintana Ruiz de Azua - Gimnasia - Kirol arloko aerobika - Espainiako txapelduna.
  • Iker Beitia Astondoa - Hipika- Heziera klasikoa Espainiako txapelduna (egokituan).
  • Izaskun Bengoa Perez - Mendia - Ibilketa nordikoa - Espainiako txapelduna.
  • Alex Ortiz de Zarate - Karatea - Karate-Kumite - Espainiako txapelduna (-60 kg).
  • Paula Azofra - Hipika - Oztopo jauziak Espainiako txapelduna oztopotan.
Zilarra
  • Asier Perez de Mendiola - Futbola - Gizonezkoen 1. mailara igoera (epaile laguntzailea)
  • Haizea Castresana - Futbola - Emakumezkoen 1. mailara igoera (epaile laguntzailea)
  • Deportivo Alaves - Futbola - gizonezkoen 1. mailara igoera
  • Markel Beloki - Errepideko txirrindularitza - Elite Protour-eko taldera igoera
Kirolaraba etorkizun handiko kirolariak
  • Unai Baigorri Alonso - Gimnasia artistikoa. Nazioartean parte hartu du. Europako junior txapelketan 7. postua (Munich). 2022/08/21.
  • Eneko Arija Ochoa De Alda - Padela - Europako Junior Txapelketa (1. postua). Bilbon, 2022ko ekainean. FEPA. Juniors European Padel Championships 2022 (3. postua) Valentzia. 2022ko urria. FIP.
  • Ivan Perez Monje - Padela - Europako txapeldunordea adingabeen kategorian. Bilbon, 2022ko uztailaren 9an.
  • Javier Carasa Lazaro - Neguko kirolak - Curlinga - Junior kategoriako selekzio nazionalaren kontzentrazioa.
  • Eneko Saez de Ocariz Sedano - Neguko kirolak - Curlinga - Selekzio nazionalaren kontzentrazioa.
  • Leire Carasa Lazaro - Neguko kirolak - Curlinga - Selekzio nazionalaren kontzentrazioa 2. postua Europako Txapelketan. C. Kaunas 2022/05.
  • Izaro Saez de Ocariz Sedano - Neguko kirolak - Curlinga - Espainiako Txapelketa (1).
  • Iker Gonzalez Cabrerizo - Mahai-tenisa - Nazioarteko parte-hartzea Joko paralinpikoak junior kategorian, Finlandian, 3. postua. 2. Postua Espainiako Txapelketan. Cartagena 2022.
  • Teresa Gorospe Oceja - Gimnasia erritmikoa - Selekzio nazionalaren kontzentrazioa 3. Espainiako Txapelketan. Ourense 2022.
  • Ane Castillo Lorente – Atletismoa - 20 urtez azpikoen Espainiako Txapelketa (2). Torrent. Pertika-jauzia. 2022.
  • Maider Ruiz de Azua Sola - Padela - Selekzio nazionalaren kontzentrazioa FEPA.
  • Peio Añarbe Sigüenza - Neguko kirolak - Iraupen-eskia - Espainiako Txapelketa U16 (1). Belagua. Selekzio nazionalaren kontzentrazioa. Sappada (Italia).
  • Alejandro Garayo Lana - Padela - Europako Junior Txapelketa (1. postua). Bilbon, 2022ko ekainean. FEPA.
  • Afrika Criado Oliva - Patinajea - Skateboarding - Espainiako Txapelketa (2. postua). Valentzia, 2022.
  • Garazi Izaguirre Aguinagalde - Errugbia - Selekzio nazionalaren kontzentrazioa. 2. postua U18 Zazpiko Errugbiko Europako Txapelketan. Praga 2022.
  • Amaia Arteta Gutierrez - Padela - Europako Junior Txapelketa (1). Bilbon, 2022. FEPA.
  • Josu Martin Muñoz - Padela - Europako Junior Txapelketa (2). Bilbon, 2022. FEPA.
Kirolarabaren enpresa laguntzaileak
  • Alimco SL
  • Electro Alavesa SA
  • Zuia Ingeniería SL
  • Grupo Amutio SL
  • Lascaray SA
  • Eguzkilore Energiak SL
  • Decons Agurain SA
  • Grupo Eleyco Taldea SL

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago