Deportivo Alavesen inguruko albiste berriak daude

Erabiltzailearen aurpegia Alex Losada 2023ko abe. 17a, 13:39

Antonio Sivera atezainak 2027ra arte berritu du kontratua. Irudia: Alaves

Alavesek Sedlar eta Siveraren kontratuak berritu ditu 2027ra arte, eta Giuliano Simeone funtsezko jokalaria errekuperatzeko bidean dago. Bitartean, zaleen kexak zabaldu dira Alaves-Betis partidako sarreren inguruan.

Dena ondo datorkio Deportivo Alavesi, egoera ekonomiko egonkorra mantentzeaz gain, emaitzei dagokienez ere aurreikuspenak betetzen ari baita. Izan ere, 12. postuan dago Ligan, Valentzia edo Osasuna bezalako taldeen aurretik. Klubaren barrukoari dagokionez, badirudi dena ondo doala, egun gutxitan bi jokalariren kontratuak berritu baititu.

Sedlar eta Sivera, 2027ra arte

Aleksandar Sedlar harresi serbiarrak eta Antonio Sivera atezainak kontratua berritu dute klubarekin. Defentsa eta atezaina 2027ra arte berritu dute, bi defentsak luzarorako ziurtatuz. Min hartuta egon arren, Sedlar taldearen zutabe garrantzitsuenetako bat da, Alavesen historiako atezainik onenetakoa den Siverarekin batera. Alavesen mugimendu oso adimentsu da, funtsezko bi piezari eusteko, berritze negoziazioekin aurrera egiten duen bitartean.

Giuliano Simeone, taldearekin entrenatzen

Deportivo Alavesen fitxaketarik aurreratuenetako bat, denboraldiaurrean larri lesionatuta zegoenean. Giuliano Simeonek lotailu gurutzatua hautsi zuen, eta gutxienez sei hilabete eman zituen zelaietatik kanpo. Beharbada, badirudi "minimo" hori aldatu egin dela; izan ere, lau hilabete eta erdiren ostean, Giuliano taldearekin entrenatzen ari da jada, eta hainbat hedabidek urtarrilean bueltatuko dela aurreratu dute.

Dudarik gabe, albiste bikaina izango litzateke klubarentzat, bere jokalari handienetako bat prest izango lukeelako, eta Ligan debuta egiteko prest egongo litzatekeelako. Bestalde, Omorodion, Giuliano, Kike Garcia eta Karrikaburu aurrelarien arteko lehia handitu egingo litzateke, LGP entrenatzaileari lana zailduta.

Zaleen kexak

Errege Kopako zozketak partida polita utzi du. Alavesek Betisen aurka jokatuko du final-hamaseirenetan. Gasteiztarrek etxean jokatuko dute, zorionez. Hala ere, klubak erabaki polemikoa hartu du: sarrera ordaindu beharko da, baita abonatuen kasuan ere.

Jakina, horrek zalaparta handia sortu du Arabako bazkideen artean, ez baitute ulertzen partidarako sarrera aparte ordaintzearen zergatia. Ikusteke dago klubak nola konpontzen duen arazoa, baina oraingoz lan zaila du jarraitzaileen artean topatutako sentimenduen aurrean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago