Alaves eta Baskoniaren fundazioak izena aldatu egin duela iragarri berri du. Orain, bi kirol taldeen izenak agertuko dira Fundazioaren izenean. Izena aldatuta, Fundazioak helburu argia du: bi marka ikonikoen indarra baliatzea eta Fundazioarekin duten lotura argiagoa izatea. Halaber, Fundazioak haztea du helburu, bai ezagutzan zein zabalkundean, bai etorkizunean garatuko diren jardueretan ere.
Fundazioa futbol eta saskibaloi taldeen harrobi lanean nabarmentzen da, 500 gazte eta 70 entrenatzaile baino gehiago biltzen dituelarik. Gainera, eskolek ere lan egiten dute irailetik ekainera, beste 500 parte-hartzailerekin. Aldi berean, beste gizarte proiektu batzuk ere badituzte, Baskonia Mixed Ability edo Deportivo Alavés Genuine esaterako.
Fundazioak ekarpen handia egiten die bi taldeei, baina hortik haratago, ekarpen handia egiten diote Arabako gizarteari eta txikienen artean kirol sustapenari ere. Izen aldaketa berriak bere irudia hobetzen lagunduko du, Fundazioak hazten jarraitzen duen bitartean.