Tadej Pogacar beste maila batean kokatzen da, eta hala erakutsi du beste behin Kataluniako Voltan. Maldan gora amaitutako hiru etapa nagusietan erakustaldia eman zuen Pogacarrek, eta azken etapan, sprintean, beste inor baino azkarragoa ere izan daitekeela erakutsi zuen esloveniarrak. Pelotoian ez du inork Pogacar jarraitzeko gaitasunik erakutsi aste osoan, eta nagusitasuna erabatekoa izan da.
Gainontzeko guzti horien artean, Landa izan da bigarren sailkapen nagusian (+3:41), eta Bernal kolonbiarra hirugarren (+5:03).
Murgiarrak sasoiko dagoela erakutsi du eta maldan gora Pogacar maisuaren arrastoari jarraitzeko gai izan daitekeen bakarrenetakoa dela agerian utzi du. Apirilaren 1 eta 6 artean ospatuko den Itzulia prestatzeko sentsazio ezin hobeak utzi ditu, horrenbestez, Kataluniako Votak arabarrarentzat.