Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo da. Atal berezi honetan egitasmoaren Arabako informazio guztia topatuko duzue.
Atzo bukatu zen ariketa sozialaren gaineko lehen balorazioa egin du Euskaraldiko koordinazio mahaiak. 135.000 lagunek eman dute izena aurtengoan. "Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua", laburbildu dute.