Estreinekoz parte hartuko du IrseArabak Euskaraldian

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 16a

IrseArabako kideak Euskaraldiaren aurkezpenean. Argazkia: EUSKARALDIA

Gainerako entitateak Euskaraldira batu daitezen animatu dituzte. 

Dena prest dute Irsearaba gizarte ekimeneko kooperatiban Euskaraldian parte hartzeko. 2023an kooperatibako Euskara Lantaldeak bultzatuta, plangintza global bat egin zuten, erabilera bultzatzeko xedearekin. Idoia Martinez de Lahidalga eta Sergio Jimenez entitateko ordezkarien esanetan, orain Euskaraldiarekin lortu nahi dute "euskararen erabilera areagotzea, bai langileen artean baita lan egiten dugun pertsonekin ere. Eta Euskaraldian hartutako jarrera epe luzera mantendu nahi genuke. Lotsak alde batera utzi eta euskara aktibatzeko".

Norbanako bezala lehenago parte hartu badute ere, entitate bezala parte hartzen duten lehen aldia da, eta gogotsu daudela esan dute. izan ere, “euskara normalizatzeko dinamika bat da eta bidea oinez egiten denez, pauso hori emateko egitasmo ezin hobea dela pentsatzen dugu” diote kooperatibako kideek, eta gainerako entitateak Euskaraldira batu daitezen animatu dituzte. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago