IDarte arte eta goi mailako diseinu eskolako hezkuntza komunitateak ere Euskaraldiarekin bat egingo du maiatzaren 25era arte. Eta Euskaraldirako giroa sortzeko eta euskara sustatzeko dinamikari beren sormen ekarpena egiteko asmoarekin, bertako ikasleek tipi dendak sortu dituzte aurreko edizioetarako Gasteizko Euskaraldiaren batzordeak egindako roll-upei bigarren bizitza emanez, aurten irudia aldatu baitute. IDarteko Barne Diseinuko 2.mailako ikasleak izan dira tipiak sortu dituztenak. Apirilean Euskaraldiari emaniko jardueran ere ahobizi eta belarriprest txapak banatu zituzten eskolako irakasle eta ikasleen artean.
Arabako hamaika ikastetxerekin batera eutsiko diote euskararen erabilera sustatzeko asmoa duen dinamikari.

