Arabako kirolariek ere bat egin dute Euskaraldiarekin

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 15a

Kirolariek agerraldia egin dute Gasteizen. Argazkia: EUSKARABA

"Ekimena funtsezkoa da, beharrezkoa delako kirolean euskara sustatzen jarraitzeko eta bultzadatxo bat behar dutenak animatzeko".

Euskaraldiaren baitan, Arabako kirolarien hamaikakoa aurkeztu dute gaur goizean Gasteizen, Arabako Kirol Elkarteen Federazioaren eskutik. Izan ere, federazioak urteak daramatza euskararen erabilera sustatzeko ahaleginean Arabako Foru Aldundiarekin eta Gasteizko Udalarekin lankidetzan, bai eta oraingoan ere.


Euskaraldirako batu diren Arabako hamaika kirolariak beste hainbesteren ordezkaritza txiki bat dira, eta kirolean ere euskaraz egitera gonbidatu dute kirol esparruko jendea. "Ekimena funtsezkoa da, beharrezkoa delako kirolean euskara sustatzen jarraitzeko eta bultzadatxo bat behar dutenak animatzeko", esan dute.

Arabako hamaikakoa osatu duten kirolari, entrenatzaile, arduradun eta ordezkariek haien bizipenak eta praktikak partekatu dituzte sare sozialetan Arabako Kirol Elkarteen Federazioaren bidez, eredu moduan, kirolean euskaraz egitea gero eta ohikoago izateko.

Hona Arabako kirolarien hamaikakoa, eta gehiago:

    • Urtzi Barandiaran – Arabako Triathloi Federazioa.
    • Eider Olabe - Judizmendi Igeriketa Kluba.
    • Kerman Perez de Heredia / Sara Jimenez De Aberasturi - Mendialdea Herri Kirol Kluba.
    • Itxaso Hernandez / Joseba Lasa - Di- Da Legutioko Pilota Elkartea.
    • Aida Martinez / Leire Zamora - Arabatxo Elkartea – Gimnasia.
    • Kepa Arrieta – Arabako Futbol Federazioa.
    • Estela Larrea – Luzerna Arabar Errioxa Elkartea.
    • Hector Borge – Arabako Hockey Federazioa.
    • Miren Legido – Gaztedi Rugby Taldea.
    • Urko Herran – Kirolaria - Triathlon.
    • Nefer Olaizola – Eharialdea Emakumezkoen Eskubalioa Taldea.
    • Ander Gebara, Alaveseko Futbolaria
    • Iker Larrazabal Pilotaria.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago