ARGAZKI GALERIA

Dena prest ostegunean Euskaraldia hasteko

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 13a

Gasteizek izena eman du Euskaraldian. Agerraldia egin dute udaleko talde politikoen ordezkariek eta hiriko euskalgintzako eragileek, euskararen aldeko elkarlana irudikatzeko.

Bi egun besterik ez dira falta 2025eko Euskaraldia hasteko. Maiatzaren 15etik 25era izango da aurten hizkuntza ohituretan eragin asmo duen ariketa soziala, eta aho-belarriak berotzen doaz ahobizi eta belarriprestak.

Gaurkoan agerraldia egin dute Gasteizen euskalgintzako eragileek eta udaleko ordezkariek. Bertan izan dira Maider Etxebarria alkatea eta Maria Nanclares Euskara zinegotzia, eta baita GEU elkarteko ordezkariak, euskaltegietakoak eta hirian euskararen alde lanean ari diren beste hainbat eragile ere, ALEA barne.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago