Arabako Foru Aldundiak dei egiten die Arabako herritarrei Euskaraldian modu aktiboan parte hartzera. Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak nagusiak azpimarratu duenez "Euskaraldia aukera paregabea da euskara gure egunerokoan gero eta gehiago txertatzeko, hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskara elkarrekin erabiltzeko".
Gasteizko Probintzia plazan egin duen agerraldian Gonzalezek azpimarratu du aurreko Euskaraldiek erakutsi dutela posible dela euskararen erabilera zabaltzea, eta Araban ere argi ikusten ari dela gero eta pertsona gehiago aktibatzen direla euskara beren eguneroko hizkuntza izan dadin, erabilera irmoarekin konprometituz. “Euskaraldiak erakutsi digu posible dela euskararen erabilera zabaltzea, eta Araban ere argi ikusten ari gara gero eta pertsona gehiago aktibatzen direla, euskara euren eguneroko hizkuntza izan dadin”, azpimarratu du diputatu nagusiak.
Aldundiaren arabera, Euskararen presentzia modu nabarmenean hazten ari da Arabako herrietan, eskoletan, lan eremuetan eta aisialdian, eta lorpen hori herritar guztien lanaren emaitza da. "Gure herrietan, eskoletan, lan-eremuetan eta aisialdian, euskararen presentzia handitzen ari da, eta hori guztion lanaren emaitza da", esan du.
Aldundiak uste du "urrats handiak" ematen ari direla euskararen normalizazio bidean, eta Euskaraldiak bide horretan jarraitzeko indarra ematen duela. "Aurrerapauso handiak ematen ari gara, eta Euskaraldiak norabide horretan jarraitzeko indarra ematen digu".

