Aiaraldeko Euskaraldiaren festa Urduñan egingo dute

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 15a

Burbuilak taldeak kontzertua eskainiko du Urduñan. Argazkia: FAKTORIA

Herri bakoitzak bere egitarau propioa izango du hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboak iraun bitartean.

Maiatzaren 18an, Urduñan, Aiaraldeko Euskaraldiko egun bateratua egingo dute ekintzez jositako festa batean. Herri bakoitzak bere egitarau propioa izango du hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboak iraun bitartean, baina guztiek egingo dute bat Urduñan, bertan egingo baita Eskualdeko Eguna, goizetik arratsaldera luzatuko den egitarauarekin.

Besteak beste, goizean zehar bisitak antolatu dituzte museora, eta orientazio proba. 13:00etan, berriz, Trapu Zaharrak taldearen antzezlana izango da; eta 14:00etan ekitaldi nagusia, Foru plazan. Bertso bazkariaren ostean, Yogurinha Borova eta Aurori Badiolarem Bingoz bingo! ikuskizuna izango da, eta amaitzeko Burbuilak folk taldearen kontzertua.

Txapak jasotzeko

Bitartean, ahobizi eta belarripest txapak banatzeko gune fisikoak finkatu dituzte eskualdeko udalerri guztietan. Ondorengo tokietan eskuratu ahalko dira:

  • Amurrio: Kultur etxean (9:00-13:30 eta 16:00-20:00)
  • Arrankudiaga-Zollo: Gizarte etxean (9:30-21:00)
  • Laudio: AEKn (10:00-13:00 eta 17:00-19:30)
  • Okondo: Liburutegian (17:00-20:00) eta eskolan (9:00-13:30 / 14:30-16:30)
  • Orozko: Blas de Otero zentroan (9:30-16:00 eta astearte eta ostegunetan 17:00-19:00)
  • Urduña: Alondegian (9:00-13:30 eta 16:30-20:30)
  • Arakaldo: Udaletxean (9:00-14:00)
  • Aiara: Luiaondoko sozialeko tabernan (12:00-22:00) eta Arespalditzako emakumeen gelan (maiatzaren 10 eta 11n 11:00etatik 13:00etara eta maiatzaren 14an 17:00etatik 19:00etara). 
  • Artziniega: Liburutegian (10:00-13:00 eta 16:00-20:00)

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago