Barne ariguneak indartuko ditu Oreka ITk

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 17a

Oreka ITk hirugarrenez izena eman du Euskaraldian. Argazkia: OREKA IT

"Euskara gure egunerokotasunean barneratzeko ahaleginen parte ezinbestekotzat hartzen dugu Euskaraldia".

Hirugarren aldiz parte hartuko du Oreka IT euskal aholkularitza enpresak Euskaraldian. Izan ere, hizkuntza kudeaketa enpresaren plan estrategikoaren barruan sartzen da. "Ez hori bakarrik, euskara gure egunerokotasunean barneratzeko ahaleginen parte ezinbestekotzat hartzen dugu", adierazi du Amaia Rubio aholkulari eta euskara taldeko partaideak Enpresabidea egunkari digitalean.

Egistasmoan parte hartzeak enpresako barne ariguneak identifikatzea eta indartzea ahalbidetzen duela azaldu du Rubiok, eta are gehiago, enpresaren balioak zeintzuk diren erakutsi eta mantentzen ere laguntzen diela azaldu du. Euskaraldian bezala euskara sustatzeko hainbat ekimenetan ere parte hartzen du Oreka ITk.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago