ARGAZKI GALERIA

Eratu dira Euskaraldirako Gasteizko auzoetako batzordeak

Erredakzioa 2025ko api. 19a, 10:30

Dozenaka lagun arituko dira hizkuntza ohituren ariketa sozialerako dena prestatzen Gasteizko auzoetan.

Euskaraldiaren "bihotza eta arima" omen dira auzo eta herrietako batzordeak. Euskaraldiak tokian toki izango duen garapena zehazteaz arduratuko dira batzorde hauek, eta Gasteizen ere osatu dira mordoxka bat.

Ariznabarra, Aranbizkarra, Zaramaga, Salburua, Abetxuku, Olarizu, Goikolarra eta Judimendiko bizilagunek osatu dituzte jada auzo horietako batzordeak. Mapa honetan ikus ditzakezue Euskal Herri osoan antolatutako batzordeak, eta non falta diren oraindik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago