Nagiaz, eta AHTaren zentzugabekeriaz

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2014-05-16 11:35   Iritzia

Unai Villalba

Hau idazteko prest nengoenean, kostata, asteko nekea jada gainean pilatuta badudalako, lagun batek nagiaz hitz egiteko proposatu dit. Eta bai, gai interesgarria da oso. Zeri deitzen diogu nagia? Norarte onartua dugu nagia produktibismoaren eta presaren jendarte honetan? Edo, barkatu nire ezjakintasunaren atrebentzia, zergatik nagiak eta nahiak horren etimologia antzekoa dute? Baina nagiak, bere izaerari jarraiki, itxaron beharko du.

Larrabetzu

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2014-05-16 11:19   Iritzia

Asier Sarasua

 

Eskolatik irten dira arratsaldean neska-mutilak, eta Judimendiko parkeko Zabaltegi tabernan elkartu gara guraso batzuk zerbait hartzera. Neskato baten amak galdetu du ea badaukagun adoptatua den neska horren istorioak kontatzen dituen liburu sortaren lehena. Bai, Gasteizkoa den idazle horrek idazten dituena. Ordenan irakurri behar direla esan omen diote.

Hondakin organikoak biltzea, itxurakeria Gasteizen?

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Rico 2014-04-24 13:38   Iritzia

Xabi Rico

Orain dela seiren bat hilabete Gasteizko Udalak jarritako oharra iritsi zitzaidan postontzira, eta zintzilik ere ikusi nuen etxeko atarian: “Aurki egin ahal izango duzu hondakin organikoen bilketa….”, “hobe poltsa biodegradagarri batean biltzen badituzu”.

Zortzi abizen baskoak

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2014-04-16 15:13   Iritzia

Koldo Alzola

Ez dut egingo marka guztiak hautsi dituen ditxosozko filmaren kritika zinematografikorik, batetik zinemagintza ez delako menperatzen dudan jakinduriaren eremu bat, baina, batez ere, ez dut zinema-baloraziorik egingo, ikusi ez dudalako. Bai, aitortzen dut, modako luzemetraia ikusi ez duten gutxi horietako bat naiz, auto-baztertua, asoziala, out-siderra.

Adolfo Suárez entertainment park

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2014-04-14 09:11   Iritzia

Manex Agirre

 

Bada, nik nahiago nuen autobus estazioak Adolfo Suarez izena izatea.

10 arrazoi funtzionarioek euskara ikasteko dauzkaten eskubideak kentzearen alde

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2014-04-10 10:08   Iritzia

Asier Sarasua

 

EITBko langile batzuk hamarkadak daramatzate lanean, eta orain, 2014. urtean, Eusko Legebiltzarrak mozio bat onartu du langile horien lanpostuak behin-betiko betetzen direnean, berehala euskara ez exijitzeko; horren ordez, erraztasunak emango zaizkie datozen urteetan euskara ikasteko.

Gezurregia

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2014-03-28 10:04   Iritzia

David Mangana

Berriro ere gertatu da. Mezua bidali eta berehala, mugimendu isil hori eraikinean. Leihora joan eta, beti bezala, ez dut ezer ikusi. Ondoko etxe orratzei begira, jenderik ez. Pertsiana guztiak itxita. Ez dago problemarik, esan diot neure buruari. Normalean pertsianak ere jaitsita dauzkat. “Bueltatu zurera”.

Kultura lurrazpian

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2014-03-24 09:21   Iritzia

Koldo Alzola

 

Garai txarrak dira Gasteizen kulturarako. Erakundeek, interes orokorra aitzakiatzat baliatuta, euren kordako sasi-artistei baino ez dizkiete babes eta baliabide publikoak ematen. Masa-espektakuluko azpi-produktuak hobesten dituzte bertako arte-produkzioaren aurrean. Gauza jakina da milioika euliek kaka gustuko badute, kakak, ezinbestean, ona izan behar duela.

 

Arte-ikuskizunetarako esparru publikoen kudeaketan alderdikeria da nagusi. Ikusi besterik ez dago zer irizpide erabiltzen dituen Udal Gobernuak aretoen alokairurako. Pantojari, koplakari espainola eta epaileen ebazpenen arabera ustelkeria delituaz errudunari, musutruk utzi zioten Mendizorrotza pabilioia bertan kontzertua egin zezan. Espainiarrak, baina, 40 eta 70 euro artean kobratu zituen sarrerako. Borobila negozioa! Antzera jokatu zuten Melendirekin, 170 euroko alokairu sinbolikoa kobratu baitzioten Iradier Arena erabiltzeagatik. Bestalde, Udal Gobernuaren irizpide ideologikoetatik urrun dauden beste ikuskizun batzuekin jokaera ez da berdina. La revolta permanet filmaren estreinako emanaldiko antolatzaileek 2000 euro ordaindu behar izan zituzten esparru berean martxoaren 3ko sarraskiaren inguruko pelikula proiektatzeagatik; eta Pirritx eta Porrotxek, Euskal Herriko pailazo ezagun eta maitatuenek 4500 euro... itxuraz, gure herriko oroimen historikoa eta haurren heziketa, gure herriko iragana eta geroa, ez dira interes orokorrekoak.

 

Hamar urte dira Betoñon garai batean komentua izandako eraikina arte-sorkuntzarako esparru bilakatu zutela. Egundoko dirutza inbertitu eta eraikuntza egokitutakoan, hor gelditu da ditxosozko Krea, hutsik. Hor ere bertako artistentzat tokirik ez, izan ere, itxura guztien arabera, AEBetako enpresa pribatu baten eskuetara pasako da aurki egoitzaren jabetza. Bestalde, artista lokalentzako zirrikitu bat uzten zuten zenbait proiektu porrotera joan dira Udal erakundeen utzikeriagatik, Amarika Aretoa kasu. Beste batzuetan, Gasteiz antzokiaren egitasmoarekin gertatu den bezala, hamaika aldiz aginduagatik, ezerezean gelditu da benetako borondate faltagatik.

 

Gauzak horrela, kulturaren egoera larria salatzeko eta bertako artistentzako esparru publikoak aldarrikatzeko, Gasteizko artista talde batek hitzetatik ekintzetara pasa eta lehenengo erakusketa klandestinoa antolatu zuen iragan astean. Minutu gutxitan eta klandestinitatearen babesean arte erakustaretoa bilakatu zuten Artium museoko aparkalekuetako azken pisua. Handik minutu gutxitara ehun bat lagun bildu ziren ekintza artistiko underground horren inaugurazioaz gozatzera. Akaso traba instituzionalen aurrean artea ere bere sorburura bueltatu beharrean dago, haitzuloetara. Izan ere, undergroudetik, lurrazpitik, errazagoa baita kultura instituzionalaren zutabeak deusestea.

 

{vimeo}89351958{/vimeo}

 

 

Bortizkeriaz bi hitz

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2014-03-20 09:23   Iritzia

Unai Villalba

“Martxoaren 3an Global Forum Spain bilkura salatzeko Bilboko banketxeen kristalak apurtu zituztenak txalotzen ditudala” esango banu, akaso arazo judizialak izango nituzke. Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean Unai Rementeriak “estamos hartos de los de la capucha” esan zuen horren harira, eta Bizkaiko egunkari baten foroan zera erantzun zioten, Iñigo Cabacas erail zuteneko egunean kaputxa zeramaten bakarrak ertzainak zirela.

Proposamena Barcinari

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2014-03-17 09:05   Iritzia

Manex Agirre

 

Ereduen gestioa egiteak sor ditzake kontraesan batzuk. Oso ohikoa da goitik beherako bidea egitea: oro har ondo funtzionatzen duenaren neurri txikiko klonak egiten saiatzen gara, tokian tokiko gune eta erakundeetan.  Arraroagoa da, aldiz, behetik gorako fluxua ikustea: maila mikroan ondo funtzionatu duena orokortzea.

Israelen garroak Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2014-02-20 09:02   Iritzia

Koldo Alzola

Iragan astean Catalunyako Negocis Ocults ikerketa taldeak argitaratutako bideoak hautsak harrotu egin ditu. Grabazioak aspalditik zabaldutako uste bat egiaztatu egin du, hots, mossos d'escuadra-koak Israelgo segurtasun enpresa pribatu batek, Guardian Homeland Security izenekoak, antolatutako ikastaroetan trebatzen dituztela.

... eta kantatuko

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2014-02-13 09:09   Iritzia

Manex Agirre

Telefono deia, e-posta, whatsapp-a: “Aupa Manex, X naiz, uste dut noiz edo noiz egon garela elkarrekin... Zer moduz, ondo? Tira, gonbidapen batekin natorkizu, edo marroitxo batekin, jeje... kontua da, Y egunean, Z plazan, presoen eskubideak aldarrikatzeko ekitalditxo bat egingo dugula, eta bertsolari pare bat behar ditugula... Animatzen zara? Benetan, asko eskertuko dizugu baldin bazatoz, guretzat oso garrantzitsua da... Bai? Mila esker, bene-benetan!!”

ADSLa

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2014-02-10 12:35   Iritzia

adsl-aDuela hamar minutu alde egin duela Telefónicak etxera bidalil didan teknikariak. ADSL konexioa ez zihoan ondo -telefono deiak jasotzean moztu egiten zen- eta gaur goizean deitu dugu arazoa konpon dezaten.

Avignonetik Gasteizera, Hendaian Barrena

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Rico 2014-02-06 09:14   Iritzia

Xabi Rico

Astebete baino gehiago eman berri dut Avignonen, frantziar estatuko hegoaldean dagoen hiri eder horretan eta bere inguruan. Eraikin ederrak, etxe politak, museo zainduak eta ikusgarriak, erromatarren garaiko aztarna ikusgarriak, kultur bizitza aberatsa eta ustez ondo osatua. Nahikoa, beraz,  bisita patxadatsua merezi ahal izateko.

Arrazismoa auzotik at

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2014-01-30 09:34   Iritzia

Koldo Alzola 

2013 urtea amaitzeaz batera zenbait eraso arrazista pairatu genituen Gasteizko Alde Zaharrean. Batean, ezezagun batzuek auzoko emakume musulmanen aurkako leloak zeramatzaten esku orriak zabaldu zituzten kolektibo hori bildu ohi den hainbat tokitan. Gustu txarreko irain arrazista eta matxistek ez zuten luzeegi iraun, ikusi zituen auzokideren batek berehala garbitu eta abisua eman baitzien Udaleko garbiketa zerbitzuei.