Iritzia

Un gelat, si us plau

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2024ko ira. 18a, 08:00

Argazkia: PIXABAY

"Agur batekin, eskerrak eman, eta gutxi gehiagorekin sortu ahal dugu konexioa beste herrietako biztanleekin"

Oporretan Kataluniara joan ginen. Izozki dendan nengoen nire semearekin. Dendariak zera esan zidan:

- Bona tarda.

- Bona tarda. Un gelat de xocolata, si us plau.

- En terrina o en cucurutxo? 

- Konoan nahi dut, mesedez (esan zidan semeak).

- En cucurutxo, si us plau.

Izozkia eman zidan eta txartelarekin ordaindu nahi nuen.

- Amb targeta, si us plau.

- Molt bé!

Eta ordaindu ostean…

- Adéu (ni).

- Que vagi bé (dendaria).

- Agur (nire semea).

Eta arazorik ez.

Erdaldunek esaten dute euskara oso zaila dela. Eta ulertzen dut hizkera hau ikasteko denbora eman beharra daukazula. Baina askotan ez da beharrezkoa hizkuntza bat sakontasunez ikastea gertutasuna erakusteko. Agur batekin, eskerrak eman, eta gutxi gehiagorekin sortu ahal dugu konexioa beste herrietako biztanleekin. Eta gure inguruan daukagun kulturarekin gauza bera gerta daiteke.

Beraz, nahiz eta sakontasunean ez jakin, erabili euskara. Zure enpatia hemengo kulturarekin eskertuko da.

Txema Tocino. 

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago