Iritzia

Aisha Mohammadzai

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2024ko uzt. 29a, 08:00

Argazkia: TIME aldizkaria

Batzuk sufrimenduaren aztarnak erakutsiko dituzte. Eta azken hau da Aisha Mohammadzairen kasua.

Telebistako gorputzetan ez dago defekturik. Neskek titi erraldoiak dauzkate gorputz argaletan. Gizonek txokolate tableta eta "pakete" handia hankartean. Baina ahazten zaigu interneten eta telebistan ikusten ditugun gorputzak ez direla ohikoenak. Normalena da egunero soinean eramaten duguna. Eta harro sentitu behar gara. 

Beroarekin gure gorputza gehiago erakusten dugu. Batzuk ile asko eta iluna daukate. Beste batzuk ez. Batzuk argalak dira. Beste batzuk ez. Batzuk sufrimenduaren aztarnak erakutsiko dituzte. Eta azken hau da Aisha Mohammadzairen kasua.

Afganistanen tratu txarrak jaso ostean, bere senarra eta familiako beste batzuk sudurra eta belarriak moztu zizkioten, eta mendian utzi zuten hilzorian. Baina salbatu zen eta gaur berriro sudurra, belarriak eta bizitza berri bat dauka.

Aisharen irudiak matxismoaren ankerkeria erakusten du. Eta mundu osoan jarraitzen dute emakumeek sufritzen. Batzuei tratu txar horien aztarnak ikusi ahal dizkiogu. Beste batzuei ez, barnean eramaten dituzte eta. Ea goiz amaitzen den matxismoaren gerizpea.

Txema Tocino. 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago