Inbidiak jotako lauhilekoa: “I wish to be greek”

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2015-01-30 01:00   Iritzia

Unai Villalba

Ikasturtea ingelesez hitz egiten hasi genuen, Eskoziara begira. Klaseak hasi eta lehenengo asteburuan (irailaren 18an) Independentziarako erreferenduma zuten berton. Orduan whiski-a, itsasoko petrolioa, gizonezkoentzako gonak, Glasgow-eko musika mobida, laku eta mendi bukolikoak, eta Braveheart pelikula inbidiatzen omen genituen. Bueno, edo Londreseko gobernuko jarrera demokratikoa…

Lan gatazketatik abiatuta...

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2015-01-28 01:00   Iritzia

Unai Villalba

 

Hemerotekan bilaketa sinple batek erraz erakusten digu azken urteotan lan-gatazkak Euskal Herrian areagotu direla. Araban kasu esanguratsuak gertatu dira eskualde desberdinetan. Interneteko bilatzailerik gabe ere jakin bagenekien, guztiok pairatu dugu nolabait, senide, lagun edo ezagun baten egoera: soldaten atzeratzea eta lanordu aldaketak hasteko, eta gero neurri okerragoak.

Ez dago bainarik

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2015-01-23 01:00   Iritzia

Manex Agirre

Zer diren bazkalosteak. Euskalgintza bera bezain zaharra den eztabaida bat berritu genuen aurrekoan lagunak eta biok, kafearen soseguan. Ondorio gisa, eta jende gehiagoren iritzia jakiteko irrikan (ez, ez da gure buruaren esposizio-irrikagatik, ez gara horrelakoak), Hirineteko plaza publikora ideia-sorta botatzea pentsatu genuen, biok horretarako aukera dugula aprobetxatuta. Horra nirea, dagokionak erronka onartuko didan ustean.

Marotoren kanpaina aurrekoa

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2015-01-21 01:00   Iritzia

Koldo Alzola

Lehengo batean lagun batek, suminduta, alabekin zinemara azken aldiz joan zenekoa kontatu zidan. Filma hastear zegoela pantaila erraldoian Gasteizko PPk kaleratutako azken iragarkia irentsi behar izan zuen. «Hamaika ikusteko jaioak gara! Zazpi euroko sarrera ordaindu eta gainera zabor hau jasan behar!». Ezagunaren esanetan, txistu eta «tontolnabo» zioten oihu batzuek baino ez zuten urratu ikusleen harridura. Ez dakit horrelako aurrekaririk ote dagoen zinema aretoetan. Ez dakit lehenago alderdi politiko bat goraipatzen duen erreportajerik eman ote duten pelikula hasterakoan, ikusleriaren borondatea aintzat hartu barik. Dakidana da ez dela inola ere zilegia sarrera ordaindutakoan eskatu ez duzun propaganda alderdikoia jasan behar izatea, bi aldiz ordaindutakoa gainera, izan ere, gaur egun ez luke inor harrituko iragarkia aurrekontu publikoetatik ordainduta dagoela aurkitzeak (oraingoz ziur dakiguna da ditxosozko bideoaren promoziorako Udalaren baliabide publikoak erabili zituztela).

Ondo esanak gogoan hartu…

Erabiltzailearen aurpegia Irati Iciar 2015-01-19 01:00   Iritzia

Irati Iciar

@iratiIciar

 

Esaera zahar hori burutik ezin kenduta nabil ALEAkoek iritzi zutabea idazteko gonbidapena egin zidatenetik. Nik? Nik iritzi zutabe bat idatzi? Ez naiz idazlea, ezta kazetaria ere, eta idazten ditudan testu bakarrak laneko txostenak eta txioak dira, lehenak testu zurrunak, buleta eta estatistikadunak, eta besteak, gehienez 140 karaktere dituztenak!

Ni ez

Erabiltzailearen aurpegia David Mangana 2015-01-15 01:00   Iritzia

David Mangana

 

Lanean aritu nintzen hedabide batean iritzi-artikuluak ere idazten nituen. Hilabetean bitan, gutxi gorabehera, eguneroko berriak amaitu eta edozein gai jorratzen nuen, batzuetan gogo handiz, bestetan -guztiz nekatuta- inolako gogorik gabe, egia esanda.

Ane Etxegoien vs. Beth Gibbons

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2014-12-30 01:00   Iritzia

Hausnarketa guai samar bat, urteari behar bezalako amaiera emateko. Eta baita beteko ez dudan promesa bat ere, HIRINETeko erredakzio langile eta lanpetuari: uzten badidazue, hitz ematen dut 2015ean ezarritako epean entregatuko dudala artikulua, hilero, lanpetu baina langile, ni ere.

Auzo lotsa telebistan

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2014-12-23 01:00   Iritzia

Koldo Alzola

 

Aspaldi utzi diot euskal telebista publikoa ikusteari. Aitortu egiten dut. Auzo lotsa eragiten dit aurrekontu publikoez elikatutako telebista, eduki kulturalak eta hezigarriak bermatu beharko lituzkeena, ikusle kopurua baino programazioaren kalitatea aintzat izan beharko lukeena, zer bilakatu den ikusteak. Garai batean, nire euskara ikasleei ere gomendatzen nien EITBren euskarazko emanaldiak ikustea, hizkuntza erreferente eredugarri bat izan litekeelakoan, euskal hiztun jatorren jarduna kopiatzearren; baina jadanik ez, aspaldi utzi diot Eusko Jaurlaritzaren telebista gomendatzeari, ez baitut uste handik ezer onik ikas daitekeenik.

Denborak, Einstein eta txikiteroak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Lazkano 2014-12-17 01:00   Iritzia

Sarri kontatu diet pasadizu hau lagunei: geure aita eta lagunak Eibarren txikiteoan zebiltzala, zeukaten kirol gogokoena elkarri adarra jotzea zela. Han ibiltzen ziren zeinek sartu handiena besteari, zeinek egin gol eta kopa etxera eroan.

Trebiñu Araba da, Trebiñu ez da Euskal Herria

Erabiltzailearen aurpegia Asier Sarasua Garmendia 2014-11-21 01:00   Iritzia

Asier Sarasua

 

1958an nire lagun baten aitona Francorekin hitz egitera deitu zuten. Ea zertan ari zen, galdetu zion Francok, nolatan ari zen babesten trebiñarren artean Burgosetik irten eta Araban sartzearen ideia. Eugenio Garay zen, Trebiñuko alkatea.

Segurtasunaz eta beldurraz

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Larrañaga 2014-11-20 01:00   Iritzia

Iñaki Larrañaga

 

Lehenbizi gaixotu egiten zaituzte, eta, ondoren, edabea saldu. Publizitatearen gakoa da, beharrak sortu eta erremedioa saldu. Beldur handia ematen dit horrek, tranpan erortzeak. Zehatzago, beldurra kutsatzea helburu daukaten enpresen sareetan kateatzeak. Horixe bera gertatu da nere etxebizitza eraikinean, alarma saltzaile batzuekin.

BAI-BAI ala BAIETZ

Erabiltzailearen aurpegia Unai Villalba 2014-11-11 01:00   Iritzia

Unai Villalba

BAI ala BAI: Ez nuen asmorik, baina gaur, galdeketaren ostean, Katalunia kolatu zait teklatuan BAI ala BAI.

BAI eta BAI: 2.305.290 pertsonek bozkatu dute orain artean, horietatik %80,76ak BAI eta BAI erantzun du independentziaren alde.

30000 baietz!

Erabiltzailearen aurpegia Koldo Alzola 2014-11-05 01:00   Iritzia

Koldo Alzola

Javier Marotok jatorri magrebiarreko gasteiztarren kontra burututako gurutzadak ez digu atsedenik ematen. Eta, itxura guztien arabera, ez digu emango harik eta hauteskundeetan gizartearen sektore ezjakin eta arrazista zabal baten botoak bereganatzen dituen arte. Izan ere, gutxieneko informazioa eta espiritu kritikoa duen edonork segituan sumatuko zuenez, alkateak bultzatutako kanpaina xenofoboaren funtsa bozkak harrapatzea baino ez da, ondotxo dakielako hiritar askok euren aurreiritzi arrazistak elikatuko dituzten argudioen egarriz daudela, argudio horiek faltsuak edo manipulatuak badira ere.

Bart sobera ardo edan nuen

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Lazkano 2014-11-01 01:00   Iritzia

“Bart sobera ardo edan” nuen zioen Ruper Ordorikaren kantak...Eta horrela egin genuen lagun kuadrilla eder batek.

Leku bat

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre 2014-10-22 02:00   Iritzia

Manex Agirre

 

Badugu etxea, beraz. Ez nolanahikoa, gainera. Kapital artifizialeko lekurik ederrenetako batean, bertigoa emateko moduko tamainakoa. Bakardadearen kantoitik gora, eskailera mekanikoek egindako izugarrikeria estetikoa gainditu ondoren, eskuzabal irekitzen da Montehermoso jauregia, ezker-eskuin. Inpresionatu egiten du. Orain, are handiagoa da inpresioa, euskaraz egingo baitigu ongietorria hemendik aurrera.