Goian elkartea: "“Udalak erabaki du ez duela interesik proiektu honetan"

hirinet 2015-03-11 01:00   Gizartea

Azken asteetan Goian Kultur eta Kirol Elkartearen aldeko udal akordioa indargabetzeari buruzko hainbat albiste agertu ostean, elkarteak "zalantzak argitzeko, aurreitziak uxatzeko eta Goianen lana ezagutzera" emateko oharra bidali du.

Ana Redondo, Lakuabizkarrako farmaziako lizentziaduna: “Haiek eman zidaten lizentzia, eta haiek kendu didate”

hirinet 2015-03-10 01:00   Gizartea

Kasua bakarra da Espainian. Sei urtez irekita egon ondoren, epailearen erabaki batek Iruña kaleko 33. zenbakian kokatuta dagoen farmazia ixtera behartu du. Ez-ohiko egoera honek Lakuabizkarra auzoko biztanleak harritu ditu, sinaduren bilketaren bitartez erabakiaren kontrako jarrera hartzea erabaki dutenak.

Gasteizen PPk irabaziko lituzke hauteskundeak; Araban, berriz, EAJk

hirinet 2015-03-10 01:00   Gizartea

Eusko Jaurlaritzak egindako inkestaren arabera, hurrengo maiatzaren 24an ospatuko diren hauteskundeetan Javier Maroto babes gehien jasoko duen hautagaia izango da, botoen % 20a lortuz.

'De Miguel' auzia: 26 inputatu eta 11 delitu

hirinet 2015-03-10 01:00   Gizartea

Ikerketa bukatu berri du Roberto Ramos Gasteizko Instrukzio arloko 4. zenbakiko epaileak eta kaleratutako autoan 26 lagun inputatu ditu ‘De Miguel’ auziaren bueltan. Inputatuen artean, EAJko hainbat goi kargudun ohi dago.

Alonso eta Marotoren kudeaketa publikoa susmopean

hirinet 2015-03-06 01:00   Gizartea

Espainiako Kontu Auzitegiak aztergai izan zuen atzo San Antonio kaleko bulegoen alokairuaren kontratu publikoa. Alfonso Alonso, orduko alkatea zena eta Ogasun zinegotzia zen Javier Marotoren kudeaketa publikoa kolokan jarri du Madrileko auzitegiak. Hori dela eta, 2007an Gonzalo Anton enpresariari erositako lokalen alokairuaren kontratuagatik, 496.223 euroko bermea jarri die.

Manifestazioa eta jarduera anitz egingo dira martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko

hirinet 2015-03-06 01:00   Gizartea

Martxoaren 8an, igandean, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu osoan eta Gasteizen, manifestazioaz gain, hainbat jarduera antolatu dira egun honen inguruan.

M3 elkarteak Carlos Cuestaren aurka egingo du Poliziak hildako bost langileei “terrorista” deitu izanagatik

hirinet 2015-03-06 01:00   Gizartea

Carlos Cuesta kazetariaren kontra salaketa jarri du Martxoak 3 elkarteak 13 TV telebista katean Gasteizen 1976ko martxoaren 3an Poliziak tiroz hildako bost langileei “terrorista” deitu izanagatik.

Mikel Martinez ‘Koeman’ eta Ieneko Ruiz de Azua, Gauekoak: “Udalari ez zaio Federazioaren gestioa gustatzen”

hirinet 2015-03-05 01:00   Gizartea

Orain aste batzuk, egitasmoa aurrera ateratzeko aurrekontua 150.000 eurotik 60.000 eurotara jaitsiko zutela jakinarazi zioten Gauekoak elkarteen federazioari. Oraingo murrizketa ez da lehendabizikoa izan; izan ere, Marotoren gobernua agintera heldu zenetik diru kontuei begiratuz gero, hainbat jaitsiera pairatu du Gauekoak programak.

Elkarretaratzea deitu du Adi elkarteak San Antonioko alokairuaren irregulartasunak salatzeko

hirinet 2015-03-04 01:00   Gizartea

San Antonio kaleko bulegoen alokairuaren afera salatu eta erantzukizuna eskatzeko Adi ustelkeriaren kontrako elkarteak elkarretaratzea egingo du bihar, martxoak 5, 19.00etan, lokalen aurrean, San Prudentzio kalean, hain zuzen ere. Gonzalo Anton enpresari ezagunaren alde 20 urtetako kontratu bat sinatu zuten 2007an orduko alkate Alfonso Alonsok eta Javier Marotok, Ogasun zinegotzia zena.

[ARGAZKIAK] Milaka lagun Martxoaren 3ko biktimen omenez

hirinet 2015-03-04 01:00   Gizartea


Urtero bezala, milaka lagunek hartu zuten parte 1976ko martxoaren 3an Gasteizen jazotako gertaeren ondorioz eraildako bost langileen omenaldietan. Goizez zein arratsaldez burutu ziren omenaldiak. Zaramagako elizan batzarra burutzen ari zirela, Romualdo Barroso, Francisco Aznar, Pedro Martinez Ocio, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda tiroz hil zituen Poliziak orain 39 urte, baita ehunaka lagun zauritu ere.


»» Ikusi argazki guztiak (15)

Justizia bila Bruselara joko du Martxoak 3 elkarteak

hirinet 2015-03-03 01:00   Gizartea

Argentinak zabaldutako bideari jarraiki, Martxoak 3 elkarteak Bruselara ere joko du justizia bila. Iaz, Maria Servini epaile argentinarrak frankismo garaiko hemeretzi agintari eta polizia atxilo hartzeko agindua eman zuen.

Hormetatik, oihua

hirinet 2015-03-03 01:00   Gizartea

1972an Britainia Handiko ejertzitoak odol arrastoa utzi zuen Derryn, eta lau urte beranduago Espainiako poliziak Gasteizen; odolak lotu zituen bi hiriak, eta biek elkarrengandik ikasi dute, besteak beste, horietako Bogside eta Zaramaga auzoak horma-irudiz beteta.

Marotoren gobernuak babes osoa kendu dio Prestaturik elkarteari

hirinet 2015-03-03 01:00   Gizartea

Irabazi asmorik gabeko atzerritar profesionalen elkartea da Prestaturik eta 11 urte luzez etorkinen integrazioa ahalik eta errazena izatea izan du helburu. Guztira, 2003az geroztik, 11.000 lagun baino gehiagori egin die harrera elkarte honek.

Uholde kasuetan animaliak erreskatatzeko protokoloa abian jartzeko eskaria

hirinet 2015-03-03 01:00   Gizartea

ATEA, Ekologistak Martxan, GACA eta GADEN animalien babeserako elkarteek uholde kasuetan harrapatuta gera daitezkeen animaliak erreskatatzeko protokolo bat abian jartzea eskatu diote udalari.

‘Zero Tolerantzia’ kanpainak “giro gatazkatsua” eragiten duela-eta, Aldundiak bertan behera utz dezala eskatu dute

hirinet 2015-03-01 01:00   Gizartea

“Ahalik eta boza gehien eskuratzeko” helburuarekin Alderdi Popularra “gero eta arriskutsuagoa bihurtzen ari den giro gatazkatsua” eragiten ari da. Horrela hasi da gaur goizean Aldundiak martxan jarritako ‘Zero Tolerantzia’ kanpaina gaitzesteko hainbat eragilek egindako prentsa agerraldia. Gasteizko plataforma feministak, Arabako Foru Aldundiko lan batzordeak, Transbollomarica mugimenduak, Arrazakeriaren kontrako plataformak, Al-Indimay magrebtarren elkarteak eta Gora Gasteizek hartu dute parte agerraldian.