Lainoa agertu daiteke goizarekin batera, eta, ondoren, zerua partez hodeituta egongo da. Hodeitza arratsaldetik aurrera bereziki handituko da, oso hodeitsu geratu arte. Haizea nagusiki ipar osagaikoa izango da; ahul-bizi joko du, baina bolada gogorrak izan ditzake ere. Tenperaturak nahiko baxuak izango dira: 3 eta 11 gradu arteko aldea izango dute hiriburuan, baina sentsazio termikoa 0 graduren bueltan egon daiteke minimoa dagoenean.
Hodeiek segida izango dute asteartean, eta euri txikia egin ahalko du ere. Haizean ez da aldaketa nabarmenik izango: iparretik ahul-bizi ariko da, zenbait bolada gogorrekin. Tenperaturak ere antzera ibiliko dira, 2 eta 10 gradu artean mugituz.