Emakume bat hil da eta semea zauritu Egilazko abeltzaintza ustiategi batean. Gasteiz Hoy agerkariak aurreratu duenez, biek ustiategiko behien kolpeak jasan dituzte, baina oraingoz ez dakite nola gertatu den. Segurtasun Saileko iturriek argitu dutenez, hildakoak eta zaurituak zerikusia zuten abeltzaintzako ustiategiarekin; beraz, animaliek ezagutu egiten zituzten ama eta semea.
Oraingoz, informazioek polikontusioak aipatzen dituzte, eta ez dute zehazten behi bat edo gehiago izan diren erasoan parte hartu dutenak. Zauritua anbulantzian eraman dute ospitalera, eta emakumea tokian bertan hil da. Gertakariak eguerdiko 12:00etan izan dira, Egilatzen (Donemiliaga), Arabako Lautadan.