⛅ EGURALDIA

Hodeiak jaun eta jabe

Erredakzioa 2024ko api. 25a, 08:39
Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hotz gutxiago izango dugun arren, giro goibelarekin jarraituko dugu ostegun zein ostiralean.

Zeru hodeitsuek segida izango dute datozen orduetan. Hodeitza ez da egun osoan kenduko, eta arratsaldean euria egin ahal izango du. Eolo aste osoko osagai berdinean mantenduko da, iparraldetik ufa eginez, zenbaitetan bolada gogorrekin. 3 eta 14 gradu arteko alde termikoa espero da hiriburuan.

Antzeko patroia errepikatuko da ostiralean: egun hodeitsua izango da, eta bereziki arratsaldean eta gauean izango da euria botatzeko arrisku gehien. Termometroan ere oso antzera joango da eguna, 2 eta 16 gradu arteko aldea egongo delako.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide