15 urteko txirrindulari bat zauritu da Zabalganean, auto batek harrapatuta

Erredakzioa 2024ko apirilaren 24a

Ikerketa zabaldu du Udaltzaingoak. Argazkia: ALEA

Gasteizko Udalak jakitera eman duenez, 08:00ak inguruan izan da istripua, Zabalgana auzoko Mediterraneo etorbidean.

15 urteko txirrindulari bat zauritu da gaur goizean Gasteizen, auto batek harrapatuta. Antza, hainbat metro arrastaka eraman du ibilgailuak gaztea, eta azpian harrapatuta geratu da. Txagorritxuko ospitalera eraman dute mutila. 

Goizeko zortziak inguruan izan da istripua, Zabalgana auzoko Mediterraneo etorbidean. Suhiltzaileak bertaratu aurretik, udaltzainek lortu dute gaztea ibilgailuaren azpitik ateratzea. Istripuaren nondik norakoak argitzeko, ikerketa zabaldu du Udaltzaingoak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago