arabako jaiak

Nork euskaratu zuen erretretaren letra?

Erredakzioa 2024ko api. 25a, 06:00

Erretretak iragarriko ditu San Prudentzioko jaiak, hilaren 27an. ALEA

Arabako jaietako soinu banda berdina izan da beti, 1879tik.

Erretreta eta danborrada jotzearekin hasten da San Prudentzio jaia, danbor hotsen eta barraskilo eta perretxiko usainen artean. Arabako jaietako soinu banda berdina izan da beti, 1879tik. Geroago, Venancio del Valek letra jarriko zion, gaztelaniaz abesteko.

Euskarazko bertsioa, berriz, Olabide Ikastolako irakasle talde batek sortu zuen. Ikastolan jaia ospatu nahi zuten, eta horretarako euskaratu zuten letra; gero, gurasoen artean ere letra hori banatu zuten, eta erretreta egunean abestu zuten, Probintzia plazan: Tuntunarekin turuten doinua; gure zaindariaren eguna (berriz). Arabatarrok egun honetan, elkartzen gara alaitasunez, ospatutzeko Prudentzio jaia, gure patroi handia. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago