arabako jaiak

Prudencio, Prudencia… Zenbat gara?

Erredakzioa 2024ko api. 25a, 06:00

San Prudentzio, arabarren patroia. Argazkia: ALEA

Prudencia izena duten emakumezkoak 1.943 dira, gehienak Madrilen eta Bartzelonan erroldatuak.

Gasteizko Armentiako San Prudentzioren basilika Arabako tenplu erromaniko enblematikoenetako bat da; eta San Prudentzio da arabarren patroia. Bada, izen hori duten gizonezkoak 2.406 dira, 2022ko INEren datuen arabera; gehienak Bartzelonan, Madrilen eta Murtzian bizi dira. Prudencia izena duten emakumezkoak, berriz, 1.943 dira, gehienak Madrilen eta Bartzelonan erroldatuak.

Euskaltzaindiaren arabera, latineko Prudentius izenetik dator, eta hau prudentia 'zuhurtzia' izen arruntetik. "Kristauek asko erabiltzen zuten, lau bertute kardinaletako bat baita. Euskal Herrian ohikoa izan da, batez ere Arabako patroia den Armentiako San Prudentziorengatik". 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago