Medikuntza pertsonalizatuko ikasgela sortu du EHUk

Erredakzioa 2024ko api. 26a, 10:36
Ikasleak farmazia industriaren mundura hurbildu nahi dituzte ikasgelarekin. Argazkia: NURIA GONZALEZ / EHU

Farmaziaren alorrean diharduen i+Med kooperatibarekin elkarlanean martxan jarri dute gela, eta EHUn bertan abiatu zen enpresaren izena izango du. 

EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen eta i+Med S.Coop. enpresaren artean sinatutako lankidetza hitzarmenaren ondorioz, EHU-i+Med Medikuntza Pertsonalizatuko Ikasgela inauguratu dute Arabako campusean.

EHUk ohar batean iragarri duenez, gela berriak industria farmazeutikoaren arloan "prestakuntza jarduerak, ikerketa eta ezagutzaren transferentzia sustatzea" izango du helburu.

Atzo egin zuten inaugurazio ekitaldian, besteak beste Manoli Igartua Arabako Campuseko errektoreordea, Manu Muñoz i+Med S.Coop. enpresako zuzendari exekutiboa eta Raul Perez enpresako zuzendari zientifikoa egon dira. 

Ikasleek bertan egin ahal izango dituzte praktikak, gradu eta master amaierako lanak eta doktorego tesietara bideratutako ikerketa jarduerak. Rosa Hernandez irakaslea izango da gelaren zuzendaria. 

Farmazia arloan "abangoardiako produktuak eta teknologiak ikertzen, garatzen, ekoizten eta merkaturatzen dituen" kooperatiba enpresa da i+Med, eta spin-off gisa sortu zen, EHUn bertan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide