Iritzia

Valentzia

Erabiltzailearen aurpegia Txema Tocino 2024ko aza. 5a, 07:00

Argazkia: PIXABAY

Borboiek eta politikariek argazkiaren beharra zuten. Burbuilan eroso bizi dira, eta hor jarraitzeko itxura mantendu behar da.

Burbuila batean bizi dira. Ez daukate kontakturik errealitatearekin. Jainkoak direla pentsatzen dute, eta ez zaiela inoiz ezer gertatuko. Ez dakite neurtzen kaleko tenperatura. Horregatik Feliperi, Sanchezi eta Mazoni guztiok espero genuena gertatu zitzaien. 

Valentziako Gobernuak oso berandu abisatu zuen. Jende asko hil da, eta beste batzuek guztia galdu dute. Valentziarrak abandonatuta sentitu dira languntza oso berandu ailegatu delako. 

Baina Borboiek eta politikariek argazkiaren beharra zuten. Burbuilan eroso bizi dira, eta horretan jarraitzeko itxura mantendu beharra daukate. Hori bai, txarto atera zaie. Jende arruntaren ondoan bizi ez direnez, ez dakite toki haietako biztanleen haserrea kalkulatzen, eta lokatzez errealitate bainu bat eman diete.

Bisitariak azkar ezkutatu dira beraien burbuiletan eta esan dute jendeak ez duela ulertzen nola funtzionatzen duen protokoloak edota sentimendu minoritarioak izan direla. 

Ez dago ikusi nahi ez duena baino itsu handiagorik…

Txema Tocino.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago