Iritzia

Euri eta herri

Erabiltzailearen aurpegia Cira Crespo 2024ko aza. 8a, 10:00

Argazkia: Arabako Suhiltzaileak

"Orain gure egurrezko ohol umil horiek, belaunaldiz belaunaldi gorde ditugunak, ez omen dira nahikoa"

Nire herria Valentzia bezalakoa da.

Raimon egile valentziarrak esaten zuen bezala, nire herrian euriak ez daki euria egiten, gutxi edo gehiegi egiten baitu beti. Horregatik nire herriko kaleek, ohikoan, edozein herritako kaleak badirudite ere, kale horretako etxeek egur ohol batzuk izaten dituzte gordeta. Ohol horiek erabiltzen dira euria egiten duenean. Une horretan kale lehorrak ibai bihurtzen dira, eta ate aurrean egurrezko ohol horiek jartzen ditugu euria etxera sar ez dadin. Hori nahikoa izaten da, normalean. Orduan, leihotik begira geratzen gara, gure etxe aurrean sortu den ibaiari begira, naturaren indarragatik txundituta. Maite izan ditugu gure kale, ibai intermitenteok. 

Baina orain gure egurrezko ohol umil horiek, belaunaldiz belaunaldi gorde ditugunak, ez omen dira nahikoa izango datozen euriteen aurrean.

 

Nire herria Valentzia bezalakoa da, Valentzia ere nire Herria baita.

Harriz eta euriz betetako zaku bat bezala

alferrik nabil neure buruaren bila,

nitaz galdetzen dut,

bizi naizen etxea,

eta inork ez dit erantzuten.

V.A. Estelles

 

Cira Crespo.

 

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago