‘Goazen plazara’ ekimena, maiatzaren 19an Gasteizen

hirinet 2012-05-17 12:15   Gizartea KARTELborobilaLarunbatean, maiatzak 19an, ‘Goazen plazara’ ekimena antolatu du Herrira mugimenduak. Gasteizen ez ezik, Euskal Herriko (eta munduko beste hainbat puntutan ere) 200 bat herri eta hirietan, aldi berean gizartea presoen eskubideen alde mugiaraziko du deialdi honek. Enara Hernandez Herba, Gasteizko Herrira bilguneko partaideak, ekimen honen nondik norakoak azaldu dizkigu.

XI. Bizikletaren astea, maiatzaren 14tik 26ra Gasteizen

hirinet 2012-05-11 11:36   Gizartea

bizikletarena-asteaGasteizko udala, hiriko hainbat elkarteekin batera, bizikletariaren, oinezkoaren eta gidariaren arteko bizikidetza bultzatzeko lanean dabil. Erronka nagusia mugikortasun iraunkorra lortzea da baina horretarako herritar guztiek prest egon behar dute erronkari aurre egiteko. Hori lortzeko bidean, maiatzaren 14tik 26ra, Bizikletaren Astea antolatu dute Gasteizko Bizikleteroak elkarteak eta Udalak. Urtero antolatzen den ekimena izan arren, aurten berezitasun bat izango du: Aldabe eta El Campillo gizarte etxeetatik at eramango da ekimena eta auzoetan ere hainbat ekintza egingo dira, bide batez, 'Green Capital'-a ospatzeko.

Maiatzaren 12an Bidezko merkataritzaren mundu eguna ospatuko da Gasteizen

hirinet 2012-05-09 12:24   Gizartea

bidezko-merkaritza-webUrtero bezala, maiatzeko bigarren larunbatean, Bidezko Merkataritzaren eguna ospatuko da mundu osoan zehar eta Gasteizen, “Inor leher eginda utzi gabe, kafe on batez gozatu" lelopean, Medicus Mundi Araba, Misiones Diocesanas, Intermon Oxfam, Corazonistas, Serso San Viator eta SETEM erakundeen eskutik egingo da. Ospakizun honek “beste eredu ekonomiko bat posible dela” defendatzen du eta “pertsonak eta euren eskubideak etekin ekonomikoen gainetik dauden ereduan” sinesten du. Aurten, antolatzaileek kafea aukeratu dute jaialdiaren ildo nagusitzat, munduan merkaturatze handieneko oinarrizko bigarren produktua delako, petrolioaren atzetik.

Japonian nuklearrei agur esan dieten bitartean, Garoña 2019ra arte zabalik egongo dela aurreikusten da

hirinet 2012-05-07 11:33   Gizartea

garonaogetaArabako jendartea hamaika aldiz agertu da Santa Maria de Garoña zentral nuklearraren kontra, aldiz, Espainiako Gobernuak gorrarena egiten jarraitu du bere bizitza 2019 urtera arte luzatuz. Japonian nuklear guztiak itzali dituztela-eta, gurean honelako erabakiak noiz hartuko diren zain dago jendartea.

Agur esan diote japoniarrek martxan zegoen azken zentral nuklearrari igaro den asteburuan. Tokioko administrazioa egun, dagoeneko, amatatuta dauden hainbat zentral berriro ere funtzionamenduan jartzen saiatu bada ere, herritarren erantzun tinkoak asmo horiek geldiarazi ditu.

Adolfo Muñoz ‘Txiki’: “Lan munduan, gizartean bezala, euskararen normalizazioa eman dadin, erabilpena da bidea”

hirinet 2012-05-01 02:00   Gizartea

TXIKI2Maiatzaren Lehenerako ELAko idazkari nagusiarekin solas egin du Hirinet-ek. Egun honetarako aldarrikapenak, azkenengo greba orokorrean Gasteizek eman zuen erantzuna eta hiriak egungo egoera ekonomiko eta soziala nola bizi duen izan dira hizpide. Baina bide batez Adolfo Muñoz “Txiki” gasteiztarra eta euskaldun berria ezagutzeko parada aurkituko duzue solasaldi honetan.

Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren jarduerak gora egin du Araban

hirinet 2012-04-18 12:08   Gizartea

Landutako lurzorua eta eragileen kopurua %12a eta %9a handitu dira, hurrenez hurren eta mahatsondoa da gailentzen den laborea

tomates-600

Garai latzak badira ere, lehen sektore ekologikoak aurre egiten dio krisiari gure lurraldean, kalitatezko ekoizpen berritzaile eta berezitua giltzarri izaki.  Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren (ENEEK) datuen arabera, azken urtean jarduera honek gora egin du Araban. Aurreko urteekin konparatuta, jarduera moteldu arren, landutako azalera hazi egin da eta abeltzaintzaren eragile kopuruak zein nekazaritzako elikagaien jarduerak gora egin dute.  Izan ere, landutako lurzorua eta eragileen kopurua %12a eta %9a handitu dira, hurrenez hurren.

Modu honetan, Araba EAEren buruan kokatu da landutako lurzoruari dagokionez, bere nekazaritza ekologikoaren 902 hektareek erkidegoaren azalera osoaren %46a osatzen baitute.  Nekazaritza ekologikoa erabiliz landatzen diren produktuen artean, mahatsondoak gailentzen dira, probintzian landatutakoaren %22a baitira. Ogigintza, ardogintza eta gaztagintza dira, berriz, ekoizpenaren arloan nabarmentzen diren jarduerak.

 

2012/04/11

                                                        Egilea: Saioa Fdz. de Arangiz

Errekaleor: Atzera kontua

admin 2012-03-05 12:59   Gizartea


Errekaleor_7“Mundu hobe bat” izateko jaio zena beste mundura doa. Errekaleor auzoa bere epaia noiz gauzatuko zain dago: desjabetze-gutuna jaso dute bertan dirauten bizilagun bakanek.


Edozein igande izan zitekeen. Lainoa itxia da eta ozta--ozta ikusten dira auzoaren hamasei eraikinak, errenkadan, bata bestearen berdina, zuri-zuriak, aldapan gora. Zazpigarren autobus-linea hutsik iritsi da, eta etorri den bide beretik itzuli. Kale itsua da Errekaleor: inora ez daraman bidea. Eta bertatik alde egitea... bueno, hori beste kontu bat da.

Bertatik ikusita, gaur lausoa da Salburuaren profila, lainoan gordea. Mamu bat.

Eraikinak zauriz josita daude. Zementuz eta adreiluz itxi dituzte leihoak. Txirrinak, ateen markoak, gutunontzietako piezak... “dena eraman dute txatarrean saltzeko”. Miriam Hernándezek kontatzen du. 10 urte ditu eta bere izena auzoko hainbat paretetan dago, beste batzuekin nahasita: Esme, Tania, César, Kevin... Errekaleorreko azken umeen aztarna. “Laster agian Zaramagan biziko naiz. Ez da ezer ziurra... Oso gutxitan atera naiz auzotik”, azaltzen du.