⛅ EGURALDIA

Arratsaldean, buelta

Erredakzioa 2024ko apirilaren 18a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Goiz hodeitsua izango dugun arren, zeruak garbitzera joko du, eta bihar egun eguzkitsua geratuko bide da.

Goizean zehar zeru hodeitsuak mantenduko dira, baina arratsaldeak aurrera egin ahala hodeitzak gutxitzera joko duelakoan daude meteorologoak. Eolo ipar osagaian mantenduko da, ahul-bizi, baina zenbaitetan bolada gogorrak izango ditu. Termometroetan ez da aldaketarik espero, eguneko alde termikoa hiriburuan 4 eta 14 gradu artean egongo baita.

Ostiral goizean lainoa agertu daiteke; ondoren, ortzia nahiko garbi geratuko da, Lorenzo ikusi ahal izango dugularik. Haizeak norabidea aldatuko du goizean, hegotik ufa eginez, baina arratsaldean berriz ere ipar osagaira bueltatuko da, indar askorik gabe. Tenperaturetan dezenteko aldaketa igarriko da, alde termikoa nabarmen zabalduko baita: 2 graduan hasi eta 20 gradura igoko da galinstanoa.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago