2022 api 27 Araba
Pandemiarekin batera jarri zuen martxan GEU elkarteak lehendabiziko mikro-ipuin lehiaketa, eta, txiolarien artean izan duen arrakasta ikusirik, urteroko ariketa bihurtu da dagoeneko. Aurten "argia" izan dute gaia, eta gehienez 268 karaktere erabili dituzte Twitterreko erabiltzaileek ipuin txiki bat kontatzeko. Proposamen sorta zabala utzi dute sarean.